Imanol Olabe Zabala
Elgeta (Gipuzkoa) (1930-2018)
Biografia
Ermuan jaio zen 1930ean. Aita hil zenean, Zaldibiako Jañagain auzoko Gonzelai Etxebarri baserrira joan ziren, ama eta hiru seme-alabak, aitajaun-amandreengana. Ama inude ("aña") lanetara joan zen handik Bilbora. Sei urtetatik zortzira Zaldibarrren egon ziren, ama Elgetako Abeletxe baserrira, Anastasio Aranzetarekin ezkondu zen arte. Bederatzi urte inguru zituela hasi zen Elgetako eskolan, Mala etxean zegoenean. 13 urterekin eskolatik irten eta basoan hasi zen lanean. Baserritik bizimodua atera zuen harik eta 36 urte ingururekin Elgetako "Dormicoop" kooperatiban bazkidetu zen arte. 45 urte inguru zituela baserria utzi eta kalera etorri zen familia osoa bizitzera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELG-042 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta. | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?