Benedikta Bergaretxe Elorza
Elgeta (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Aranzeta Zearra auzoko Zezeaga Nagusixa baserrian (gaur galduta) jaio zen, amaren lehenengo ezkontzako laugarren umea. Aita gaztetan Aramaiotik Zezeaga baserrira etorritakoa zen, eta ama Goimendi auzoko Azula baserrikoa. Benediktak bederatzi hilabete zituela galdu zuen aita. Gerra denboran artasoroan lanean ziharduela tiroz hil zuten. Eskolara zortzi urtetik hamabira joan zen, baina etxean lanik ez zegoenetan bakarrik. Baserriaren zimenduak mugitu egin ziren, eta Benediktak gogoan du hormetako harriek eteten zirenean egiten zuten zarata. Etxea konpondu zuten arte ganbaran egin zuten lo. Garia erein, landu eta jotzerainoko lan guztiak azaltzen ditu urratsez urrats. Auzolanean zenbat lan egiten ziren, eta zein giro onean, azaltzen du. Auzo bereko Bekoetxe baserriko Joxe Arozenarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELG-062 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute