Josteko makinak egiteko piezak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tailer mekanikoa ere egon zen Aurrera-n. Juan Andres Berraondo izan zen bertako arduraduna. ALFA, eta batez ere, SIGMA ziren galdategiko bezero nagusiak. Josteko makinen hankak pieza zailak ziren eta asko akastunak ateratzen zirela kontatzen du.
- Proiektua: Eibarko ondare industriala
- Elkarrizketatzailea(k): Izaskun Gaston Balerdi - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2017(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: EIB-661/038
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Taillar mekanikua be baeguan. Andres Berraondo zan jefia. Ni sartu nintzanian bai ta han eguazen ta, lehendik be egongo zan. Lehelengo ALFArako eitten zittuan piezak. Gero ALFAK ipini eben beria ta ALFArako gitxi baina SIGMArako asko. Baina gero pasau zan ba, fundiziñuak hasi ziran zabaltzen, askoz merkiago Aurrera baino. Ta SIGMAk be ein eban, inork ez etsena eitten ba, hankak, hankak ziran txarrak eitteko ta horrek eitten ziran Aurreran. Baina, urtetzen eben askok defektuosos, ta asko galtzen zan. Pieza txar danak Aurrera-ra, baina. Bartzelona, Valentzia… ixa España guztirako eitten ziran!
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!