Alejandro Telleria osaba, Timoteo Zubiate aitaginarreba
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eibartar peto-petoa da Adela. Ardantza kaleko 3. zenbakian jaio zen 1924. urtean. Gurasoak ere eibartarrak zituen. Alejandro Telleria (Eibarko "alkate txikixa" 1931-1934 urte bitartean) osaba zuen eta Timoteo Zubiate (1931. urtean, Primo de Riveraren diktadura garaian Eibarko alkate izan zen hilabete batzuetan) aldiz aitaginarreba. Nahiz eta kontrako alderdietako kide izan, ondo konpontzen zirela kontatzen du.
- Proiektua: Eibarko ondare industriala
- Elkarrizketatzailea(k): Izaskun Gaston Balerdi - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2017(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: EIB-661/002
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Ni eibartarra naiz, "Ardantza tres, tercero" jaixotakua. El 7 de Junio de 1924. 93 urte.
Nere aitta eta ama, bixak ziran eibartarrak. Nik euki neban tio, Alejandro Telleria, nere tio zan,
"alkate txikixa", bai.
Ta, nere suegrua Timoteo Zubiate.
Bai, nere semiak daukez apelliduak alkate birenak, Zubiate Telleria.
Bai, errepublika garaixan. Ta nere suegrua izan zan erregiakin. Laga eban Timoteok, eta nere suegruak hartu eban. Eta bixak bizi ziran "Dos de Mayon", hor badao ba bederatzi eurugaittik eta hor denda bat, hantxe bizi ziran. Bixak etxe batian.
Bat ezkerrekua eta bestia eskumakua.
Ondo eruaten ziran.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!