Eibar (Gipuzkoa)

Birjinape kalea

Birjinape kalea Birjinape kalean Ama Birjinaren irudia zegoen. Denden kokapena eta kaleak izendatzen ditu. Bi okindegi zeuden Birjinapetik behera. Txantonekoen aipamena egiten du.
Birjinape kalean Ama Birjinaren irudia zegoen. Denden kokapena eta kaleak izendatzen ditu. Bi okindegi zeuden Birjinapetik behera. Txantonekoen aipamena egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta Birjiñapia esan destazu, Birjiñapia zala hor figuraren bat edo...
-Nitxo bat baekan eta Ama Birjiñaren bat jeuan han; ez jakixak, illun-illun egoten zuan bertan-da. Ta Birijiñapia, birjiñai lehen itxuria ohittura leku askotan jeuazen, nitxuak ipintzen zittuazen. Ta gero figurak, elixako figurak. Han be hoixe jeuan, eta Birjiña Azpixa horretxeaittik esaten jakuan hari.
-Birjiñapia.
-Nere ustez behintzat.
-Eta Birjiñapera sartu eta Tanborreneko dendia ze zeuan, jeixten hasi ta ezkerretara, eskumatara?
- Bai, sartu aurretik jeuan Tanborreneko dendia. Ardantzarako aldaparian hasieran.
-Orduan jaisten hasi eta zuzen Ardantzara eta eskumatara Birjiñapia eta...
-Bai, hara hasi baiño lehen goittikan Birjiñapera, ta gero pixkat bajatzen hasi ta dendia; Katxoneko etxian kontra jeuan ha be.
-Eta gero handik zuzenian Ardantzara.
-Ardantzara. Gero pasatzen eban zerori erreka gaiñetik, eta hemen errekia amaittu eitten zuan hor. Gerra ostian hasi zuan, tapau zuan hau berutz.
-Eta esan dozu hor Birjiñapian, Txantoian lelengo fabrikia bertan egon zan?
-Birjiñapetik honutzao baiña bastante. Hor ikusten dok.
-Birjiñapetik Arraindei kalera.
-Bai, Arraindi kale alderutz, Arraindi kalerutz. Han jeuan, panaderixak pe baeuazen han bi. Baiña harek danok motor elektrikuakin eitten juen biharra. Urakin etxeuan hor ezebe, hi.
-Txantoia orduan, Star-ra, bertan hasi zan orduan.
-Hantxe. Hor ez jakixat hasi zanik, nik hortxe ezautu najuan. Baiña ha be hasiko zuan beste lekuren baten, seguru. Leku txikixauan, gero gehitzen, gehitzen.
-Ezauna zan bera Boni Txantoia Eibarren?
-Boni Txantoia semia zuan baiña aitta zera zuan. Zela zuan ha, aitta, Txantoi Zarra. Izena ezin [gogoratu].
-Ezautu zenduan zaharra?
-Bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia