Eibar (Gipuzkoa)

Amaña auzoa eta erreka. Presan igerian ikasten.

Amaña auzoa eta erreka. Presan igerian ikasten. <p>Ama&ntilde;an ez zegoen etxerik. Artegieta (Arteitta) eta Asolaigartza (Asoliartza) baserriak, besterik ez. Etxe bakarra, trenbide ondoko kapatazaren etxea zen. Ama&ntilde;ako iturri gainean zegoen. Ama&ntilde;ako presa ere hantxe zegoen eta han ibiltzen ziren jolasean, igerian... Bere garairako Ego erreka zikina zetorren. Alfako igerilekua ere ezagutu zuen (gerra aurrean egindakoa), baina bere garairako lehortuta zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amañan ez zegoen etxerik. Artegieta (Arteitta) eta Asolaigartza (Asoliartza) baserriak, besterik ez. Etxe bakarra, trenbide ondoko kapatazaren etxea zen. Amañako iturri gainean zegoen. Amañako presa ere hantxe zegoen eta han ibiltzen ziren jolasean, igerian... Bere garairako Ego erreka zikina zetorren. Alfako igerilekua ere ezagutu zuen (gerra aurrean egindakoa), baina bere garairako lehortuta zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kontauko destazu inguru hori zelakua zan. Hasi Mekolaetxebarri edo han basarriren bat edo bazeuan, ez?
-Bai, bai.
-Handik Legarretik Amañarakua gitxi gora behera ze zeuan?
-Legarretik Amañarako..., bueno, Amañan Asola-igartza. Han ez euan etxerik, basarrixa zuan.
-Artaitta (Artegieta) basarrixa?
-Hoixe. Artaitta ta. Ba horretxek bixok euazen. Eta gero nere akorduan Amaña onduan jeuan etxe bat. Nik uste juat ha trenbide-zaintzailliandako ero zala.
-Kapataza edo?
-Kapataza ero halako zeozer, bai. Eta haren semia ezautzen juat, gero Alfan ibili zuan biharrian da abar baiña. Amañako itturri gaiñian ero jeuan ha, hantxe inguruan jeuan.
-Eta lehen esandako presapia?
-Bai. Barrenengua. Barrenengo etxe inguruan jeuan, bai. Eta bueno, han igarixan, baiñau eta gero erregatak be eitten genduazen, hartu holako zotz batzuek eta Orio ta Pedreña ta zittuan ordukuak eta bueno. Eta han errekiari jarraittu ta han ibiltzen giñuan errekan.
-Oinddiokan garbixa zeuan?
-Ez, ez, ia zikiña, bai, nahiko zikiña. Nik ezautu najuan beste piszinia, onduan zeuana, baiña siku, han ia ur barik, urik ez zuan sartzen hara.
-Gerra ostian hustu ein zeben?
-Bai.
-[...]?
-Alfana, Alfan zeuan piszinia. Makalarro baiño lehentxuao edo. Barrenian jeuan. Gero handikan ba Isasira.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia