Eibar (Gipuzkoa)

Arraindunak kalerik kale saltzen

Arraindunak kalerik kale saltzen <p>Garai batean, arraindunak 11ak arte azokan egoten ziren, baina hortik aurrera baimena zeukaten kalerik kale saltzeko. Elizan 11ak jo orduko arraindunak orroka hasten ziren arraina saltzen. Baita angulak ere, Sasiolatik ekarrita. Antxoa sasoian merke-merke saltzen ziren. Izan ere, batzuetan ongarri moduan ere erabiltzen ziren antxoak, larregi harrapatzen zelako. Orduan ez zegoen modurik janaria freskotan gordetzeko eta egunean jan behar zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-026-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean, arraindunak 11ak arte azokan egoten ziren, baina hortik aurrera baimena zeukaten kalerik kale saltzeko. Elizan 11ak jo orduko arraindunak orroka hasten ziren arraina saltzen. Baita angulak ere, Sasiolatik ekarrita. Antxoa sasoian merke-merke saltzen ziren. Izan ere, batzuetan ongarri moduan ere erabiltzen ziren antxoak, larregi harrapatzen zelako. Orduan ez zegoen modurik janaria freskotan gordetzeko eta egunean jan behar zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bartolo: Arraindunak urtetzen juen, plazan egoten zittuan, ta hamaiketan urtetzen juen kalian saltzera.
-Agustin: Bai, bai, kalerik kale.
-B: Bai, hamaiketan. Ta ipintzen… jekezen zestuak, ba arrain zestuak. Azalak izaten… hauxe altura inguruau eukitzen eben, baiña hamen kerten bat eta han kerten bat ta luzia. Bi arraindun izaten zittuan. Bai, bi arraindun urtetzen juen. Ta hamaiketan jeken ordenia, hamaikak arte ezin juan urten iñok be. Ta egoten zittuazen zestokariakin preparauta andra bixok han Ariatzako aurrian, ta torrian hasten zian hamaikak joten, ekitzen etsen orruaz, batzuk juaten zittuan Untzagarutz ta beste batzuek berutz. Arraiñak, saltzailliak.
-Kalerik kale?
-B: Bai, kalerik kale. Bai, bai.
-A: Guk ezautu juau angulia, kalian saltzen, etorrita zera. Ta probatzeko eskukaria, “probaizu, fresko-freskuak dia ta probaizu”, juari oin.
-B: Ene! Muñoan suegria Sasiolakua zuan, gure lagun bat, Jesusen zera, Muñoana. Ta entzutia dakat nik. Harek angulekin etorri Eibarrera saltzera. Bost errial kilua, ta saldu barik eruan zittuala barriro etxera.
-Anguleruak-eta nundik etortzen zian? Mendaro ingurutik?
- B: Mendarotik Debara bittartian. Hor erreka aldera sartzen dok ba angulia.
-Eta esan dozue arraindunak-eta kalerik kale orduan?
-B: Kalerik kale, bai.
-Eta, orruka?
-A: Orruaz.
-A: “Sardiña freskuak”, “sardiña freskuak”.
-B: Ta beste gauza bat pasatzen zuan. Hori akordauko haiz heu horrekin. Orduan, antxoa sasoian, antxoak be asko hartzen jittuen igual, ta saldu ezin, ta orrua: “Errialian platerkaria!”, ta juan ta errial bat emon ta platera bete-bete einda antxoaz etxera. Bestela harek bota ein bihar jittuen ba. Errialian platerkaria.
-A: Ezaututa gare gure denporan, hori antxobia, hainbeste hartzen juen eze, saldu ezin, ta simor moduan mendixan bota.
-B: Usteldu, bai, abonua, bai. Ongarri moduan lurrera.
-Basarrittarrak?
-B: Joari oin. Orduan ez jeuan, konserbarik be ez jeuan, konserbatzekorik ez jeuan /etxeuan/ orduan. Orduan batzuek konserbatzen juen eurak etxian, zerakin, hori latetan ipintzen jittuen, garbittu, tripak eta dena kendu ta gero bota ta gatzakin tapau. Ta tapau, ta hiru edo lau tapa ipini ta gero haretxek bere sasoian etara ta, ba, olixua bota gaiñera, ta haretxek jan.
-Urte guztian?
-A: Orduan epokan frigorifikuan lekuan, zera izaten zuan, freskeria.
-B: Freskeria ekan izena.
-A: Kanpuan ipini ta…
-Leihuan?
- A: Bai, leihuan ipini ta…
-B: Ni ezkondu nitzuan berrogeta bostian. Ba ni ezkondu nitzan andrian etxian hantxe jeuan freskeria erreka aldera, Txisperuaneko… zubixa badaok ba? Arikitxaneko zubixa esaten detsagu ba? Haretxen ondoko peoran bizi nitzuan ni, orduan andria ta han bizi zittuan ta. Haren ostakaldera jekaun. Kumuneko… kumun haundi bat zuan ta sartu kumunera, ta “rraa!” zabaldu freskerako atiori, ta hartu bihar dana ta… zeoze!
- Haxe zan. Konserbarako horixe.
- B: Bapez baiño gehixao, baiña asko gehixao be ez!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia