Eibar (Gipuzkoa)

Txahalgintza

Txahalgintza Txahala jaiotzen denean lehenengo horitza ematen zaio. Txahala larri badago (arnasarik hartu ezinda-edo) ozpina botatzen zaio muturrera, esnatu dadin. Horitza oso garrantzitsua da; hartzen ez badu, txahala hil egiten da. Behia txahala egiterakoan hiltzen bada, beste behiren baten horitza eman behar zaio.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-317-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txahala jaiotzen denean lehenengo horitza ematen zaio. Txahala larri badago (arnasarik hartu ezinda-edo) ozpina botatzen zaio muturrera, esnatu dadin. Horitza oso garrantzitsua da; hartzen ez badu, txahala hil egiten da. Behia txahala egiterakoan hiltzen bada, beste behiren baten horitza eman behar zaio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Txahala jaixotzen danian, ze ein bihar jako? Zeoze ein bihar jako txahalari ala…
- (Vicente Areta): Txalari horitza emon, aman titixa lehelengo. Ha emoten ez bajako…
- Nerea Areta (alaba): Baiña lehenengo zikinkerixia kendu bihar jako ahotik…
- Bueno, bai, estu badago, ba… binagria edo bota ahora, espabillau deiñ.
- Metodo ona, ez?
- Ez, badago, ez dakizu, arnasia etorri bai-ez, ba, binagria edo gatza edo, ba, zertu eitten da, mobidu. Orduan, ba, lehelengo arnasia edo…
- Eta gero esan dozu horitza edo…
- Horitza emon bihar dok ! Horitzik barik txahalik ez dagok etaratzerik!
- Eta ze da hori?
- Amak daukan esnia! Ta ama akabatzen bada, beste batena! Bestela, txahalak ez jok balio!
- Ta esne-klase diferentia izaten da?
- Lehelengo beran esnia. Esnia barik… odol modoko… Ha eraten ez badau, txahala akabauta dau! Haxe eran bihar [jok] lehelengo, aunke sea Donostiatik ekarritta. Txahala jaixo ta ama akabauta badago, nunbaitten, auzuan edo han edo Elgoibarren edo, nunbaittetik. Nun daguan txahala, beste bat jaixota, jaixotakua bada, igual-igual da honena emon, zuria emon, neria emon…
- Horrek ze emoten detsa, indarra edo…
- Ez [dakit] nik! Horitzik barik txahalik ez dabela urtetzen esaten juek. Txahala jaixo ta emoten ez bajako, akabauta dago! Lehelengo-lehelengo… holan…egun baten edo… Etxekuak ez badauka, amak ez badauka, beste batena edo Elgoibartik edo auzotik edo…
- Tokau izan jatzu beste tokiren batetik ekartzia…?
- Bai! Baitta neuk emon be! Gurian jaixota igual, txahala, ezta, gaur? Ta beste baten ama akabatzen bada, ba, “Koño! Badaukek?” eta “Bai!” Eruan litro bi edo… Iñarrara ez dakizu zelan eruan neban ointxe pare bat urte edo? Matian bizi da bera, ta hor, akabau-edo ein zan ama. Ta […] gurien! Halaxen eruan zittuen bi litro edo. Ta gero, beterinarixuak, ba, behin jatordu bat edo eiñ ezkeriok, gero, edozer. [Letxabia?] edo umiek emoteko moduan emon ta kitto.
- Eta zenbat denporan eukitzen dau behixak horitza?
- Batzuek gehixago, beste batzuk gutxiago, zelako… Batzueri ensegida garbitzen jakue erateko moduan, eta beste batzueri igual, hamar bat egun edo… Holan esnia garbitzeko, hamar bat egun edo… holan, erateko moduan.
- Ta ze esan dozu dala… pixkat, holan… koloria ta diferentia?
- Bai ba! Odol modokua!
- Nerea Areta: Holan rosa modokua…
- Vicente Areta: Nata modoko zer bat, gauza leun-leun…
- Nerea: Holan… rosa modokua izaten da.
- Vicente: Batzuek asko bizkorrago garbitzen dia, igual hiru egunera, ba, esne garbi-garbixa. Baiña honetxek pintionek be, zortzi egun-edo, ondio… txokolatia modoko sendua ta… Odola ta esnia nahaste modoko holako…
- Orduan txahalari horitza emon…
- Txahalari horitza emon bihar jako lehelengo jatordu bat edo bi.
- Nerea: Baiña lehengo behixari erun bihar jako txahala, mieztau deixan…
- Bueno, hori be ez da… Bai, jaixo ta, ba, ipiñi muturrian ta mieztau ta mieztau eitten jok.
- Ze eitten detsa?
- Ba, garbittu! Zikiñak kendu ta… Haxe!
- Orduan behixak garbitzen dau txahala…
- Bai! Ondora eruaten bajako bai! Bueno, danak ez, beste batzuk adarkadia igual, baiña… Bai, normalien, txahala ipiñi onduan ta mieztau ta mieztau ta mieztau eitten jok, ta garbittu ta garbittu.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia