Garia tolesteko moduak: bostekoak, "mutxurixuak", metak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gariaren inguruko lexikoa: alea, "mutxurixua". Garia ebaki ostean, bostekoetan jartzen zen eta gero "mutxurixuak" egin, burua goraka dutela. Garia lurraren kontra badago eta bustitzen bada, galdu egiten da. Meta.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko ekainaren 20a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: AB-294/029
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Garixana, alia esaten detsazue edo garaua edo…?
- Guk alia esaten dogu.
- Alia, gari-alia.
- Gari-alia esaten dou guk.
- Eta gero metak esan dozu...
- Oin eibartarrak esaten dabe gaizki eitten doula berba euskeraz, baiña… enfin! Ez dakit ba nik! Beste batzuk be…
- Ez dot uste...
- E?
- Ez dotela uste txarto eitten dozunik zuk. Eta mutxurixua entzunda dakazu?
- E?
- Mutxurixua. Batek esan zeskuan…
- A! Hori garixeri! Bai, garixa… Mutxurixua, bai, esaten da! Mutxurixuak diaz, garixa ebagi, ezta? Ta lotuta lagatzen dozu, bostekuak esaten jako, bostekuak eta bostekuak eta bostekuak eta laga. Dotore ipintzen diaz, basarrittarrak bere gustua eukitzen dau gauzak ipintzen! Ta gero, konparauta, igual, oin eurixa dator igual, ez dakizu? ta ez dake metia eitteko astirik, ez? Metia… denporia bihar da! Ez dake astirik ta eitten dittue mutxurixuak. Altxau, lurretik altxau, ta ipiñi alkarren hurrian, ba, lantzian ipiñi, ba, sei bat edo zortzi bat edo “ra!” tente. “Mutxurixuak ein bihar dittugu! Eurixa dator ta mutxurixuak ein bihar dittugu!” Ta “ra! ra!”, tente-tente ipini. Orduan, eurixa eitten badau be, lurran kontra ez dago garixa. Lurran kontra garixa alperrik galdu eitten da! Lurran kontran badago ta eurixa eitten badetsa, harek garixak asko galtzen dau, e? Ta, horregaittik, lurretik altzau. Mutxurixuak esaten jako horreri. Ta gero mutxurixuak [egoten bada], gero, egualdi ona [eitteko], metau.
- Orduan, zan pixkat, egualdi txarra zetorrenian ta…
- Bai, bai. Mutxurixuak dia, ba, prisa dakenian.
- Eta burua, orduan, beti gorutz.
- Beti burua goixan, bestela, lurran kontra garixa alperrik galdu eitten da.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!