Eibar (Gipuzkoa)

Perretxiko klaseak: "Seta de Caballero"

Perretxiko klaseak: "Seta de Caballero" <p>Perretxiko kontuak. "Seta de Caballero", oso ederra. Eibarren jendeak oraindik ez du ezagutzen.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Perretxiko kontuak. "Seta de Caballero", oso ederra. Eibarren jendeak oraindik ez du ezagutzen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Beste perretxiko bat hamen, “seta de caballero” edo… Haxe dok edarra! Hori-horixa. Ointxe urtetzen jok, neguan. Baiña ikusgarrixa e…! Ha da… Harek neuk be jaten dittut! Jo, ikusgarrixa! Hori zan… Terrateniente bat egon zan, ta langilliak-eta zekazen ta bialtzen zittuan danak horren billa. Horren billa. Ta berak jaten zittuan. Bestieri… Berandako.
- Oseake, perretxiko batzuek, gaiñera, historixia be badake.
- Bai, historixia. Hauxe. Edarra! Hau dok mundiala! Joe…
- Ta zer da suabia edo… zer da…?
- Gustua. Gusto edarra! Joe… Jo… Eibarren ondiok ez dabe ezautzen e? Gehixenak ez dabe ezautzen hau!
- Eta Eibarren urtetzen dabe?
- Bai, bai, bai, bai! Bai. Ikusgarri… Ointxe urtengo dau, datorren hillian urtengo dabe.
- Osea, neguan urtetzen dau.
- Negu-neguan! Bai. “Seta de caballero”. Bi klase dauaz honek, bi egongo dittuk: bata hori-hori-hori-horixa! Alkarrekin egongo dittuk horrek. Ez, hor ez. Baiña beste liburu batzuetan bai. Bi klase.
- Eta bi klasiak dia jatekuak?
- Bai, jo…! Ikusgarrixak, e! Hau baiño polittaua da bestia. Bestia dok hori-hori… Honek be urtetzen jok, e! Baiña bestia da goittik be hori-hori… Halakotxe koloria! Behetik eta goittik, bixetatik! Bua! Ikusgarrixa! Jo, jateko be… “¡Madre mía!”. Edarra! Bua… Oso edarra! Honek be bai: “negrillas”. Joño! Atzo batek: “Hartu jittuat ba negrillak!” ta “Bueno, bueno… hori jatekua dok ala?” esaten netsan ta “Onak dittuk, onak dittuk…”. Honek [urtetzen juek] sarekadak! Pillak! Buo…! [Nik ez dittut] batzen! Ez, baiña edarrak dia, e! Onak dia! Negrillak., Hor ipiniko dau… “negrilla” ipiniko dau.
- “Susa” ipintzen dau… euskeraz “susa”? Susa estilokua da?
- Hauxe! Hauxe. Susan koloria ez jaukak honek, e! Beltzak! Ta honek azpixan… Hau da bat. Ta beste bat, beren familixakua, baiña horixa: kertena be horixa ta hau be horixa. Gaiñetik honen bezelakua. Baiña daneri esaten detsau ba… Hauxe! Hauxe! Hau… honen antzerakua! Ez, hau ez da, e! Hau ezautzen det! [Ez jakixat] benenosua ez dan hau berau be!
- Hau?
- Ze ipintzen dau…? Irakurriik, aber. Honetxen antzerako bat daok bat, itxura bat ederraua… ta benenosuak dia!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia