Bittor Sarasketa, Errege Etxearen hornitzaile
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-272-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bittor Sarasketa Errege Etxearen hornitzailea zen, eskopetei zegokienez. Erregeari "tú" esaten omen zion, ez zekielako besterik. Espainia osoko noblezia etortzen zen. Eskopetak probatzen ibiltzen ziren. Probaleku handia zegoen.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko martxoaren 12a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: AB-272/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Armagintza
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Erregiari “tú” eitten zetsan?
- E?
- Erregiari…
- “Tú”! ez [ekixan] besterik eta. Eta zera zan ha, “Proveedor de la Real Casa” eskopetena. Eta horreaittik etortzen zian han… Espainia guztiko aberatsak. Badakizu ze pasatzen zan, Erregia etortzen zanian Donostiara, danak zetozen horra, markesok eta kondiok eta… Ni… Ni gaztia orduan, ta txoferrak bai, bi etortzen zian. Ta bata bajatu ta atia zabaldu urtetzeko ta sonbrerua kendu ta… Ta gero han egoten zian, ba, ixa goiz guztian. Ta han ibiltzen zian, tiroka. Hau, Urkijon semia be bai. Hamen ezkonduta zeuan zera, Isasixan, ta ez zekan, ba, nora juan, ta goizetan, ba, haraxe. Egun guztian tiroka. Buum! Jarri […] behera ta blankuori.
- Eskupetak probatzen.
- Pruebak eitten. Probadero haundixa zeuan. Metruekin ta danakin. Ta gero etortzen zian, ba, plomeua esaten dana eurak, haundixa dakala ta txikixa dakala ta, holako katxarro bat ipintzen etsen, ta jartzen zian ta “ra-ra-ra-ra” ta buu! “Coño, pero esto está…”. Egun guztia pasau.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!