Urre-txorta eta urre-haria salgai
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-270-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urrea txortaka edo gramoka saltzen zuten. Haria karretean batzen zuten. Urre-haria egiteko makina Galdakaon egin zioten, enkarguz.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko otsailaren 22a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: AB-270/015
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Grabatua , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Zuek urria zelan saltzen zenduen? Ze luzera zekan harixak?
- Harixak? Jeneralian txortia, “madejia” esaten zan. Txortia, gramo bat ingurukua, gramo bat. Ta txapia izaten zan, ba, eurak esaten eben. Batzuk esaten eben 30 zentimetro; beste batzuk, igual, ba, 10 gramo. Gramoka. Batzuk eskatzen eben gramo bat, beste batzuk 10. Segun.
- Eta beti holan…?
- Harixa, madejia, txortia. Ta eurak gero soltatzen eben, ta jeneralian batzen eben, orduan, harixa, karretia —egurrezko karretia, harixa, izaten zan— ta hantxe batzen eben eurak. Karretia ipini han ultzeren baten-edo sartuta, ta hantxe “tik-tik”, harixa. Holaxek eitten eben.
- Zuek luziena ze etaratzen zenduen?
- Harixa?
- Nahi beste?
- Bai, porke karrete haundixak zian, ta igual eukitzen eben... 400 bat gramoko karretiak-edo izaten zian. Apurtu be eitten zan sarrittan, e? Hain mehia, “tik”, ikutua bakarrik bihar eban, “tak” apurtzen zan. Geuk saldu gramo bat ingurukuak, madejak. Gramo bat inguruko madejak. Bai gorrixa ta bai berdia.
- Lan fiña zan zuena?
- Bai. Bistia be bihar! Porke han hileretan sartzeko... Lehelengo zorroztu puntia harixari, ta “tak” sartu hileran, eta pinziakin tiratu eta etara. Baiña 7 zentesimako harixan... Eta trefiladoran. Trefiladorak be txiki-txikixak. Danian trefiladora haundixak eguazen, danak haundixak. Ta Italian-eta ikusitta, danak haundixak. Ta batek ein eskun, trefiladoria ein eskun, enkarguz, Galdakaoko batek, gure lagun batek. Trefilaziñuan eitten eban biharra, ta “ya os haré yo una máquina”.
Egilea(k): Asier Sarasua Aranberri (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!