Eibarko lehenengo futbol zelaiak; futboleko tranpak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-212-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eibarko lehenengo futbol zelaia Otolaerdikoan egon omen zen, baina beraiek ez zuten ezagutu. "El campo de la casualidad" futbol zelaia. Atezain bat estrata zulora bota zuteneko pasadizoa. Orduan tranpa asko egiten ei zen. Ortuzarren tranpak.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2000(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: AB-212/007
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Futbola , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Eta hori, zuek ez zenduen ezautuko, baiña “Campo de la casualidad” ein baiño lehenao, beste bat be egon zala… Ez?
- Bartolo: Bai, Otolaerdikua!
- Hori ez zenduen zuek ezautu…
- B.: Ez, nik ez najuan ezautu. Hik ezautuko huan igual…
- Agustin: Ezautu, ezautu… Bai, ezautu […], baiña…
- B.: Otolaerdiko basarrixa badaok ba han? Basarrittik oin badaok, ba, Tekniker-ta badaok, ba? Han solua zuan, haintxe zuan kanpo foballa. Handik Olarria alderutz, basarrittikan harutz. Otolaerdikua.
- Ta gero hau, “Campo de la casualidad”, noiz inaugurau...? Bueno, inaugurau...
- B.: Hori inaugurau be ez zuan ein! Hori…
- Bueno, noiz hasi zan edo…
- B.: Hori… Eskola Armerixia hamalauan inaugurau zuan, ba, Eskola Armerixia, einda. Ba, ha eitteko eindako sailla zuan ha, asike…
- Hor inguruan, hamarra edo…
- B.: Bai. Buztiñia zuan ixa dana, e! Korrida plazia jeuan, korrida plazia holaxen ikusten genduan.
- Agustin: Gero, aldatzeko zerik eta… ezta ezebe, e! “Al aire libre” dana.
- B.: Bai, bai, bai.
- A.: “Al aire libre”.
- B.: Hi akordatzen haiz, Sebastiani ze pasau jakon, Iraolagoitiari, horko librerixakuan aittari, Sebastianeri?
-A.: Ez. Prterua edo zuan…
-B.: Porterua zuan ha! Ta jeuan porterixia holan, ta porterixian azpittik jeuan, tutuluko estratia esaten jakuan, ba? Sakonian, ba, porterixatik holan jarri ta metro bi edo hiru beherao bidia, zerera urtetzen juan, oin Lanbreta daon lekurako bidia. Handik gora estratia. Ta orduan, porterua kargau eitten zuan, bota baloia [gora] ta dana, porterua ta portero ta guzti barrura! Orduan porteruak ez juan faltarik eitten, ta estratara bota juen porterua! Ta bizkarrazurrian ein etsen zeoze ta betiko geratu zuan oker. Bai.
- Lau metro behera bota baldin bazeben...
- B.: Lau metro ez zuan, baiña metro bi edo… bi egongo zittuan hara. Bota ein juen [karrilla] einda.
- A.: Orduan tranpa asko euan libre. […gaittik] esaten juen. [...] zan hor beste bat "Unión Deportiva Eibarresa"ko...
- B.: Ortuzar jakuan apelidua.
- A.:Jugadoria. Ta harek, kornerrik baeuan, harek porteruari hankia zapaltzen etsan.
- B.: Hankia zapaldu porteruari harek! Harek beran misiñua haxe! Porteruari […] salto ein, ta gaiñera hankia zapaldu!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!