Ira-batzea Urko mendiaren magalean
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urko mendiaren magalean ira asko egiten zen. Gurdikadak ekartzen ziren; "zama ta burdikua" esaten zitzaion. Iratara joatea zelakoa izaten zen. Idien garrantzia.
- Auzoa: Agiñaga
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2000(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: AB-205/016
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Eta mendixak eta be bai, polittaguak izango ziran, ezta?
- Bai ba, dana garbi-garbi. Bueno…! Iria ebaten zan orduan ta orduan ez ze(g)uen ez laharrik eta ez… dana zelaixa moduen! Baina!
- Eta arbolarik?
- Arbolak, ba… bai, pagadixak eta bae(g)uezen, baiña oingo piñurik-eta ez orduen. Hau piñuau oingua da, e? Orduan e(g)uezen pagadixak.
- Dana pagadixa?
- Ez, ez, ez, ez, dana ez baiña bakotxak pagadi zati bat… eta holan. Ba, oingo aldien… enee! Garbixek eta… [alde ederrekua zan]. Ta bidiek be, orduen ibili eitten ziñen danetik ta oin nundik ibili bihar dozu ba? Zera, piñutarako pistia eitten ez badabe ez dago nundik ibili […], hemendik ezin leike pasau! Kitto!
- Eta lehen, Arando ingurua eta Urko magala ta… zer zan hori, basua?
- Basua, bai. Iria eitten zan, iria, bai.
- Arbolarik ez, orduan…
- Ez, gitxi, gitxi. Iria eitten zan. Bai, iria eitten zan. Hor iratan nik… bueno…! Zenbat! Geuk be Urkon badaukogu terrenua ta urtero burdikarak, pilla bat ekartzen zan! Zama ta burdikua esaten jakon, ba, burdixa ta gero atzian ipintzen zin egur luziek, zamia, ezta? Ta horixe, behetik gora zanian ezin, baiña goittik behera…ba…
- Ira billa juatia zelakua izaten zan?
- Iratara juetia? Bueno, ba, juen ein bihar izeten zan ta… Bertan be bazkalduta, eruan baba-lapikua eguardixan ta… Hemendik Urkora jun bihar zanian erun bihar dabena txarto, hartu lepuan ta, “je!”, [… jatekua] ta dagozenak zain jateko!
- Burdixakin?
- Burdixakin ekarri bai. Ebaten zan, ba… segiakin, ta gero, batu iria ta gero burdixakin jun ta lehen esan dotena, eitten jakozen, sarbak edo zer luze… holan “rama” batzuk atzian ta… “Zama ta burdikua” esaten zan, ta iguel, ba, zer esango dotsut nik? Ba, zenbat metro… Ba, iguel sei metroko luzerakua ekartzen zan.
- Idixak, orduan, inportantiak?
- Bai, idixek bai. Enee…! Idixek inportantiek zien orduen!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!