Eibar (Gipuzkoa)

Exiliotik itzulera: hutsetik hasi beharra

Exiliotik itzulera: hutsetik hasi beharra Eibarrera itzuli zirenean (1939ko urrian), berriz ere hutsetik hasi behar. Etxean ekin zion klaseak emateari. Ikastolan egotea nahikoa zen "zerrenda beltzean" egoteko. Eskolarik ez zegoenez, gurasoek beraien umeak zerbait ikastea nahi izaten zuten. Baserrietako umeak ere joaten zitzaizkion klase partikularretara.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-178-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eibarrera itzuli zirenean (1939ko urrian), berriz ere hutsetik hasi behar. Etxean ekin zion klaseak emateari. Ikastolan egotea nahikoa zen "zerrenda beltzean" egoteko. Eskolarik ez zegoenez, gurasoek beraien umeak zerbait ikastea nahi izaten zuten. Baserrietako umeak ere joaten zitzaizkion klase partikularretara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Belgikatik bueltau eta dana berriz hutsetik hasi bihar izan zenduan, ez?
- A bai, handik etorri nintzanian... Kalkulau e(g)in bihar dot...
- (Juanita Arrieta) Gerria amaitxuta etorri ziñan?. Ala amaitzeko?
- Europeia hasitxa, hasitxa...
- (Dolores Tolosa) El dieciocho. No, el catorce; el catorce...
- (Juanita Arrieta) No treintainueve...
- Treintainueve ta octubrian ...
- (Juanita Arrieta)....ésta terminó en abril del treintainueve eta bestia ekin zan....
- Eta zer hasi ziñan, klasiak emoten berriz?
- Ardantzan, la Academia de Ardanza; etxian, etxian, etxian...
- Ez zetzuen lagatzen eskolan klasiak emoten?
- Pentsau be ez! Ta eskatu be ez permisorik...
- Ez zetzuen emongo?
- Ez ta!...ez...
- Rebeldia ziñan zu?
- Ez, rebeldia ez...
- Listan zenden?
- (Juanita Arrieta) En la lista negra? Estabas en la lista negra?
- Danok genden; Ikastolan e(g)otia nahikua zan...
- Eta zer zan? Akademixia zan?
- Eez...Eskolia; partikularra. Ta modan e(g)on zan orduan, e?; gerra ostian partikularra, oso modan e(g)on zan. Ze(g)aittik zelan umiak hainbeste denporan e(g)on zi(r)an eskolara juan barik, jentiak nahi zeben umiak ikastia... Asko... Basarritxarrak be asko etortzen zi(r)an, asko... Basarritxarrak goizian etorri, astuakin, esnia partidu ta eskolara. Ta gero ba, arratsaldian atzera eskolara etorri biharrik ez, ta partikularrian. Asko baserritxarrak be...
- Orduan partikularrian zebizenak ez ziran juaten eskolara bestela? Ez zan goixez eskolara eta arratsaldian partikularrera?
- Ez, ez...
- (Juanita Arrieta) Berriro be esniekin bueltau e(g)in bihar; eguardirako bueltau e(g)in bihar etxera! (...).
- Anaiak esaten zestan neri: “Demokrazia hementxe da(g)on! Demokrazia hementxe da(g)on!”. Eskolara etortzen zan ba baserri batekuak -oiñ ez dakitt izenik baserrixanak, da danak ahaztu dittut-. Baserri batekua etortzen zan ta maiorazgua ezta, mutikua?, ta morroia. Bixak nere eskolara etortzen ziran; holaxek oratuta. Esaten eban : “Horrek ugazabarrok (ugazabak) morroia be bere semiakin matrikulau dau, ta alkarrekin”.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia