Eibar (Gipuzkoa)

Gerra zibila Eibarren: armak nondik lortu zituzten

Gerra zibila Eibarren: armak nondik lortu zituzten <p>1936ko Gerra zibila. Fabriketatik, probaderotik armak hartu zituzten. Txantoianean armak rekisatuta zeuden. Eibarko alkate, Alejandro Telleria. Nahaste handia egon zen; frontea Donostiatik gerturatzen. Errefuxiatuak.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-160-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1936ko Gerra zibila. Fabriketatik, probaderotik armak hartu zituzten. Txantoianean armak rekisatuta zeuden. Eibarko alkate, Alejandro Telleria. Nahaste handia egon zen; frontea Donostiatik gerturatzen. Errefuxiatuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- […] armak ze zian, danak arma txikixak eta…?
- Bai, ba! Eskupeta ta pistola ta zera. Nik riflia banajekan, hamen zerian […]. […] rifle bat […].
- Hori gero, baiña.
- Orduantxe.
- Ya lehelengo egunetik?
- Bai. Bueno, ahal zana ahal zana. […] bateri kendu najetsan. Bajetuan Txaltxanian afal…
- […]
- Bai, afaltzen geldittu zan. Ta beste boltsa bat baleaz ta zera, ta hartu ta…
- Ospa.
- Zera, kotxia edo zera euazen zerian, ta sartu ta “benga! guazen”, ta “guazen!” ta. Han geldittu zan bestiori.
- Hamen, hasiera-hasieran, armak repartidu ziranian eta, batzuk “Banco de Pruebas”-etik hartu ziran edo fabriketatik edo nundik etaratzen ziran?
- Bai, fabrika guztietara ekarri, ta… zera. Ta probaderuan zeuazenak be bai. Probaderora juan, ta…
- Dana rekisau?
- Dana. Danak. Eta… osea, Txantoianian zeuazen almazenak eta zerak, almazenauta, ba, hor partitzen juen. […] balia edo zeoze […], baiña jentiak hartzen juan bat eta… Bizkeiko jentia etorri zuan asko. Ta gero…
- Alkatia zein zan orduan?
- Alkatia zera izango zuan, Telleria.
- Telleria? Eta alkatiak-eta zeoze… mobimiento guzti horretan zeoze esan zeban udaletxiak?
- E…
- Zeoze organizau zeben edo?
- Bueno, hori… alkatia-ta ya orduan gelditzen dittuk zero. Osea, parte… honek… ze esaten dok? pixkat urtenak, urtenak. Jente urtena, zera… hartu juen parte ta “benga! hau ein bihar juau!” ta “hau ein bihar juau” ta ya [basia], ez dakik? Harek, ba, bai, [esango] juen “bueno, hau ein bihar juau” ta bestia, baiña […] Donostiatik etorri zittuan […] bat, zera, famosua, hau… horko… Gobierno Vasco-ko zerak, ezkerrekuak. Ta horra. Ta “Bueno, organizau ein bihar dok hamen” ta harek “Bueno, ba, hau ta bestia ein bihar dok, eta rekisau kotxiak eta hau ta bestia ta…” enfin, organizau. Un barullo, barullo bat, ez dakik? Barullo bat. Iñok ez jakik ze pasatzen zan. Igual juaten hitzan ta buu beste batzuk be bai ta… nahastia, ez dakik? Baiña kustiñua danok objetibo batera zuan. Ta beste batzuek, ba, igual, ba, pistolak hartu ta igual ez zittuan iñora juango. Ta, bueno, ba, Donostia zertu zanian, ba, atzerutz-atzerutz, hona etorri arte. Hortxe Deban edo geldittu giñuazen. Geldittu ta… Osea… Kamioiak-eta jetuazen, kamoiak asko, refujiauak. Baiña refujiauak fusillak-eta danak ezkutauta eukitzen juen. Ta gero, ba, beste batzuek, ba, rapiñakuak. Han e… gerrian, gerrian, ba, gerria eurena. Osea, joierixak edo jente aberatsan lekua edo… e? Juan ta… Bai, ba, jentia orduan…
- Aprobetxau itxitta zerela.
- … orduan pixkat salbatzia [nahiko zuan], ta “benga, esto…” ta “ra!”mordua. Mordua egon zan e… Gero hamen eitten genduan Estaziñuan be, trenak etortzen zittuan ta, zera, ba, maletak-eta errekistau ta “ra!” ta kurutzia ein ta “benga! paso”. Baiña hala ta guzti be jente asko pasau zuan. Osea… Bueno, gerra denporan rapiña zera… Normala.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia