Soldadutza Frankismo garaian
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-094-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Frankismo garaia. Aurretik egindako soldadutzak baliorik ez zuela eta Frankorekin berriz egin behar.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: AB-094/008
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Bueno, azkenean behintzat, hori guztiori bukatu eta...
- Esan eben, Francoren zerera jartzeko: “Militarrak nahi dogu ba Francoren e...”. Eta orduan gerria amaitzen zeguan ixa-ixa eta esan genduan: “Zertzen, apuntatzen ez bagaittuk, kartzelara atzera goiazak ”. Eta apuntau giñazen gehixenok. Hiru edo lau ez, eta harek juan ziran kartzelara. Bai; nik, sindikalistak edo, ez dakit zer ziran!
- Eta gainerakoak, e...
- Bai, bestiok, danak soldau egin eta ya, tokatzen jakunian, etxera. Permisuakin etxera.
- Baina etxera etorri eta danak ez diala... zoriona ez dela osokoa!
- Honbre! Ez, zoriona sekula be ez.
- Berriro, buelta.
- Buelta, bai.
- Soldadu. Orduan, soldaduska egitera.
- Bai, handik denpora gutxira, zeozer biharrian hasi etxian eta ene! presentatzeko zerera, Donostiara, ez dakit nora. Eta juan giñan Donostiara eta harek esan eskuen –Vitorixarako destinau giñuezen– lehen gorrixekin egin genduan soldautzia atzera nazionalekin egin bihar genduala. Total, neri, partiduta laga niñuen. Baiña halaxe zan eta egin egin bihar.
- Hala ere, hala ere!
- Hala be, suertetxo bat euki neban –batekin, lagun on batekin– eta lehentxuago etorri nitzan beste batzuek baiño.
- Baina urte pila eginda!
- Bai.
- Zenbat guztira? Hogei urtekin hasi eta etxera azkenean...
- 23-24ra. Ixa 24ra.
- Oliva (emaztea): Ixa 25.
- Ez, 24kin ezkondu giñan.
- O.: 24 ez, 26.
- Ez.
- O.: Ba! Bueno!
- Bai, bai, bai.
- A hor ba, a hor ba, a hor ba.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!