Eibar (Gipuzkoa)

Krisialdi larriak 1914-1920 inguruan

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-088-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eibar herri solidarioa. Herri-sukaldeak 1914 eta 1920an. 1914an Arrateko bidea egin zen. Timoteo Zubiate. Wenceslao Orbea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Lehen Toribio Etxebarria aipatu dugu. Alfa aipatu dugu eta beste gauza bat ere aipatu nahi nuen: herri sukaldea antolatu zuela eta "Casa del Pueblo"a.
- Bai. Hórrek bixok be ondo daukadaz buruan. [...] "Cocinas populares", hori agertu zan 1914an, gerria etorri zanian. Erdi edo hiru laren behintzat, geldittu ziran lanik barik Eibarren. Fronteria itxi zebanian Franziak ez zoian grabaurik, damaskinaurik, Franziarutz eta armarik be ez. Eta geldittu zan lanik barik Eibar. Danak kalian edo gehixenak behintzat.
- Esportazio dena itxita zegoen.
- Biharbada eskopeta batzuek egingo ziran Espaiñia barrurako, baiña kanporako bat be ez, dana zerrauta zeguan eta. Eta gose galantak pasau ziran. Orduan pentsau zan hórrek "cocina popular"ok ipintzia. Eta sozialistak hiru zeguazen orduan. Uste dot hiru bai behintzat: Bernedo, Amuategi, Urrejola. Hórrek behintzat bazeguazen orduan Aiuntamientuan. Eta hórrek pentsau zeben horixe "cocina popular"ori ipintzia. Eta han, hutsa diruagaittik, bai bazkarixa eta bai afarixa lapikukadaka saltzen zan, merke-merke, danendako. Ez zan bakarrik ha biharra ez zeukenendako; eske eze herri guztiandako zan. Eta batzuek, aberatsak be, irakustiarren eurak be herrixan dagozela erosten zeben hori jatekuori. Hori bi aldiz pasau da: bat hortxe egunotan horixe krisisori, 1914kuori, eta gero 1920xan, huelgia egon zanian, bardiña egin zan, orduan be "cocina popular" ipiñi zan eta lanik ez zekanak horixe rantxuori jaten zeban, hutsa diruagaz. Jateko onak, e!
- Bai, bai.
- Ondo ipiñitta eta ondo eginda. Eta abundante, gaiñera. Hori bi aldiz egon da hamen.
- Horrek esan nahi du kontzientzia gogorra zegoela.
- Bai. Laguntasunerako, lehen esan dogun moduan, ez da Eibar txarra izan: Eibar bihotz onekua da, izan zan behintzat.
- Eta gero "Casa del Pueblo".
- Bueno […], hor zerian, 1914an egin zan hau bidia Arraterakua. Bueno, hobeto esanda, Ixurakua. Sozialistak presentau zeben moziño bat esaten eze juntau bihar dirala dirua zeken guztiak: fabrikantiak eta komerziantiak eta danak, laguntzeko Eibarren lanik barik zeguazen gizoneri. Eta orduan Timoteo Zubiatek hori konserbadoria eta asko egitten zebana berba Orbeagaz, Wenceslao Orbea orduan diputaua zan Gipuzkuakua presentau zebenian hori sozialistak, fabrikantiak eta danak, harek ekarri zeban proposiziño bat: “Zergaittik ez obra batzuek egiñ?”. Eta sozialistak, koño, ikusi zebenian konserbadorien laguntasuna zekela, etara zeben proiektuori. Proiekto bat zeguan, Eibar-Markiña, zeguan bide bat egittekua. Eta haixe atara zan kanpora. Eta handik egun batzuetara hori aprobau da Aiuntamientuan eta handik egun batzuetara 400 persona zeguazen lanian, "pico y pala" […]. Orduan juan ziran lanera limia edo martillo txikixori [hartuta], makullu txikixori, martillo txikixori erabiltzen zebenak grabadoriak danak han juan ziran euren eskuak kalluz beteta eukitzera. Eta 400 bat juan ziran lanera orduan. Hori be kontuan hartu bihar da. Gerria… pixkat zabaldu zanian fronterak, orduantxe aillegau zan… zeguan bidiori Ixuraiñok eta hantxe geldittu zan.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia