Eibar (Gipuzkoa)

Jesus Berezibar `Txopa´ eta Cayetano Kareaga

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-086-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Etxean dibujorako esku ona zuela ikusten zuten eta artista batengana eraman zuten, aprendiz bezala. Jesus Berezibar `Txopa´. Gero, Cayetano Kareagarekin ikasi zuen grabatzen. Beste lagun batekin batera beraien kontura hasi ziren lanean, baina gerra hasi eta kitto! Grabatua; damaskinatua. Jacinto Olaberekin ikasi zuen marrazten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Hamahiru urtekin ez da gaztetxo lantegi batean sartzeko? Bueno, orduan aprendiz ere bazegoen kategorian!
- Bai, ba! Aprendizajia izaten zan eta zerbaitt ikasi nahi eta etxian, ba, aittak eta amak eta bata eta bestia, eta: “Zuk tendenzia dozu dibujora. Dibujo errez egitten dozu...” eta hau eta bestia, eta: “Artista batengana...” Eta bueno! Jesus Berezibar hasi zan, ezta? Eta Jesus Berezibar tallista on bat izan zan. Bere ezizena `Txopa´ zan. Eta harek... lan barik geratu zan. Tallia modatik juaten; muebliak danak lisuak, eta en fin. Eta geratu zan lanik barik eta harek ikusten ninduan ni ba: “Ba, hau mutillau aurrera ataratzeko, ba...”. Amistadia eukan Kareagatarrekiñ eta hara sartu ninduan eta bueno, Kareagakin be egin nittuan beste urte batzuk eta en fin! Gero, nere kontura be hasi nintzan beste lagun batekin, baiña gerria sartu zan, eta kitto!
- Hor, ikasi-ikasi, esaten duzu, zuk taila ikasi zenuen zerarekin...
- `Txopa´kiñ.
- `Txopa´rekin, Jesus Berezibarrekin.
- Bai, Jesus Berezibar, bai.
- Baina gero grabatzen ere ikasi zenuen!
- Bai, grabatzen Kareagakiñ!
- Cayetano Kareagarekin?
- Bai, Cayetano Kareagakiñ.
- Baina lanbide, lanbide... Lanerako grabatzea zen inportanteagoa, ezta?
- Bai, bai, bai. Bueno, grabau... Zela aitzen dan grabau. Damaskinaua da, ba, gauza bat eta grabaua... Trokelak egitten genduzen, "matricería o troquelería artística": medaillak eta holako gauzak egitten. Bai, o sea ke trokeletan, edo kubiertuak zirala, edo medailloiak zirala, hárentzako trokelak egitten. O sea ke "era troquelería artística".
- Horrek esan nahi du esku oso fina eduki behar zenuela!
- Bai, bai. Lupakiñ eta en fin, gauzak.
- Orduan, dibujo nola ikasi zenuen? Ze, horretarako dibujo ikasi egin behar da!
- Bai, ba, `Txopa´kin batera, baiña neuk neukan horretarako erreztasun haundixa eta neuk bakarrik. Eta gero euki neban zera, Olabe be, Jazinto Olabe. Harekin be bai beste apur bat, eta akabo! Gaur arte!

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia