Juan San Martin eta euskara batua
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Juan San Martin eta euskara batua. Euskara batuaren arauak direla eta sortutako polemika. Denen artean hartutako erabakiak izan ziren. “H”-aren auzia; sinbolo bihurtu zen. Aldizkari gehienetan idatzi du.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:10:52
- Erref: AB-084/013
- Gaia(k): Euskara » Euskararen historia , Aisia » Kultura » Idaztea
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Juan San Martin alor askotan egin da ezagun, baina gure artean nahiko garbi dago, nahiko heldu garenon artean, esan nahi dut gure artean idazle bezala egin dela ezagun. Galderak era positiboan edo era negatiboan egin daitezke. Eta nik, Juan San Martin, hau era negatiboan egingo dizut: non ez duzu idatzi?
– Ba ez dakit. Egongo dira, egongo dira idatzi ez ditudan tokiak. Sarri… ‘Agur’en esatera niñoian, baiña ‘Agur’en be egin nuan zerbait, nerekin gogor sartu zan bat eta nere buruaren defensan. Baiña ez dakit, ba, egongo da hor. ‘Euskerazaintza’kuak-eta ez naute maite izan et abueno, nik zer egingo diet ba! Ni oso pertsona ona nintzan Arantzazun batuaren normak eman arte. Danak maite ninduten. Orduan bide bat hartu bihar zen eta, bueno, han erabagitakua nik ez neban erabagi, denok erabagi genduan. Ni idazkari nintzan orduan eta gero nik defendidu dut han erabagia. Eta nik pena badut ezerena da han egon ziran euskaltzain oso guztiekin [...] han hartutako erabagia. Denak bat batian firmatu zuten. Baiña gero kanpotik nahastatzen hasi ziran eta batzuek baita politikarekin nahastau nahirik, politikakin nahasi nahirik. Eta hizkuntzak bere bidia egin bihar du, ba, euskera dakiten jentiarekin, idazliekin, maixuekin... Eta hortik juan bihar da. Eta batasuna beharrezko duguna hori ez dago zalantzarik. Zelakua beste gauza bat da, baiña bihar duguna, bai. Gauza bategaitik: batzuk esaten dute “herrietako balioak!”; “herrietako balioak”, nahugu beste bide bat hartu. Arantzazun hartu zan hori erabagiori, Azkueren-eta garaian hartu ezin [zelako] gauza bategaitik: ez zeguan eskolarik. Baiña Arantzazun, 1968rako ikastola asko zeuden martxan. Idazliak, iñoiz baiño gehiago. Eta danak Euskaltzaindiari eske norma fijo bat, gutxienez ortografian. Hori eskari... denengandiko eskaria zen. Orduan, ba, bide bat jokatu bihar zen. Eta bide hori, azken baten, konbentzionala da. Euskera batuak ez dauka lehen euskeran ez zeukanetik ezer. Ze "Oin asmau dute euskera arraro hori”, esaten dute jente askok edo esaten zuten –nik uste hori superatu dela–. Eta ez: euskera batuak ez dauka lehen euskerazkua ez zenik; bakarrik euskalki batetik bestera daguen diferentziak eta hautatu beharrak eraman du horretara. Eta, orduan, burrukarik haundiña ‘h’-kin sortu zan.Ta ‘h’…
– Sinbolo bihurtu zen.
– Bai, sinbolo bihurtu zan, biharbada danentzat, alde guztietan, eta hori ez da ona. Baiña ‘h’-ren problema zen, ba, mugaz handikoak nahi eta nahi ez behar zutela. Hemengoak? Ba hemengoentzat gogorra zen. Horregaitik utzi zen zortzi edo hamar urteko epea nahi zuenak hartu praktikan ia zer erabagi edo zer bide jokatzen zen. Baiña erabiltziaren alde. Ahalegintzeko, errezoi bategaitik: hori ere grafia euskalduna zela. Gaiñera, Martineten, linguistaren, esanetik, bere liburuan, fonetikako estudiuan, euskerak ezer bererik badu fonetismuan dala ‘h’ aspirada hori; ‘hor’ eta horrek gure-guriak direla, beste hizkuntzengandik asko bereizten duena. Eta horrek ikusi ondoren, teknikoki utzi leike, baiña bizi da. Eta bizi denez…! Bizkai aldekuok ‘z’ galduta genun, edo dugu. Baiña idazten erabiltzen dugu. ‘Tz’ erabiltzen dugu, baiña ‘ts’ ez dugu erabiltzen. ‘Ts’ be galduta dugu, baiña idazterakuan… Eta zegaitik? Batzuk erabiltzen dutelako. Eta errezoia du erabiltzen duanak. Orduan zuk ikasi bihar duzu, erabiltzen duanak bereizten badaki, ta hura da bidea. ‘H’-iaren gorabeheran hori zen. Eta Mitxelena hortik abiatu zen. Hortik gonbidatu giñuzen eta hortik abiatu giñen. Gero, gaiñera, ortografia pixkat konbentzionala da. Letrak beste era batera be egin lezazke. Eta kobentzionalak, baiña bidia hautatu zen. Eta bidia hautatu ondoren, idazliak, maixu-maistrak, hasi ziren hortik. Eta posibilidade bat zeguan iñoiz baiño hobea, aukera hobea, hori aurrera jokatzeko. Eta gero, ba, bueno, handik hamar urtera, Bergarako batzarrian, estudio bat aurkeztu zen. Gaiñera, estudio horren arduraduna ni jarri ninduten, baiña, klaro, nik esaten nuan: “Estadistika bat egin zer erabilera izan duan idazlien artian. Eta publikatu diran liburu guztiak azterturik, ba, ia norek zer joera hartu duan”. Eta nik, egia esan, hori ikusi nuanian, ba, bueno, gai hoietara dedikatzen dan edo halako antzerakuetan, soziologiako ikerketetan aritzen zen Siadeco-ri eskiñi nion egiteko berak; liburu guztiak hartu, esate baterako: hartu 20. orrialdia eta 20. orrialdian ze.. zelan darabil ortografia. Baiña atera diran liburu guztiak, banan-banan. Eta hori hamar urtian ataratako liburuetatik ikusi zen ikaragarrizko zera, batuak onarpena izan zuala eta gu horren kontra ez giñan juan. Kontrarioak sortu dirala? Bai. Baiña gero, esperientzia ikusi ondoren, hartu bagendu beste bide bat –Bergaran be iskanbillak egon ziren gutxi batzuegandik, ez modu onian. Nik uste, ba, bueno, danok izan ditugula hutsak–, baiña beste bidia hartu bagendu, iskanbillak askoz haundiaguak izango ziren, eta nahasketak asko haundiaguak.
– Eta oraindik arazoa konpondu gabe eta eskoletarako egin gabe.
– Bueno, nik uste hori superatuta dagola. Ni, hori, seguru nago. Nik gaur billatzen doten euskeraren txarra da, administraziñuan eta, testuak bi hizkuntzatan egin bihar dirala eta hartzen dute erdera eta itzulpena jarri. Eta itzultzailia ez bada bi hizkuntzak ondo ezagutzen dituana eta gaiñera gaia, arrisgua du beti morroipian sartzeko. Hizkuntza morroi bihurtzia beste hizkuntzarena. Hau da, esaldiak edo modismoak haren erara jarri. Beti esaten dudana: “Tomar el pelo” guk ezin dugu esan “ilia hartu”. Esaten dute gazte askok, baiña hori ez da, ez da. Zer pentsatuko zenduke zuk gazteleraz batek esango balu “me ha tocado el cuerno”? Hori eziña da. “Adarra jo dit”? Esan nahi dut honekin, gauza guztietan badituztela beren formak hizkuntzak egiñak, eta hoieri eutsi bihar ziela, eta bide hortatik jarraitu behar dela eta, bueno, hizkuntza horrela dala. Esaldiak berdin. Hemen, kostaldian ikusten dut –hamendik hasi eta Zarautzeraiñok edo, hasi mugatik, Hondarribiatik–, askori entzutzen diot, eta idatzi dana be bai, “ez du pena merezi”. Joño!
– Pena merezi duenak, negar.
– Klaro! Klaro! Pena? Pena? Klaro ba penak ez duana merezi! Hamen penak txarrak dira eta! Hamen alaitasuna behar da eta “pena merezi” ez da ezer. “Ez du merezi” eta kito! Erderako kalko bat. Erderan horrek zentzun bat duala? Baiña euskeran ez du zentzunik. Zentzungabekeria da. Eta halako detailliak ugari daude eta horrek dira gaurko gauza txarrak. Eta –zer esan nahi dizut?– ba, horrek dira begiratu beharrezkoak eta euskera ahalik jatorrena egin. Eta ahalik jatorrena egin arren ere, danok ditugu gure hutsuneak eta gure neurriak. Eta neurri hoietatik gora iñor ezin gara juan. Bakoitzak bere mugak ditu hizkuntziren erabileran.
– Bueno, hona etorri gara, zein aldizkaritan ez duzun idatzi. Eta ‘Euskerazaintza’ azaldu da. Baina nik hemen jarriko dizut, zerrendatxo bat egingo dizut, aber zure artikuluak nun azaldu diren: ‘Eibar’, ‘Euzko Gogoa’, ‘Egan’, ‘Yakin’, ‘Karmel’, ‘Olerti’, ‘Zeruko Argia’, ‘Euskera’, Eibarko Klubean, EibarkoClub Deportivoko boletinean, ‘Boletín de amigos del país’, ‘Munibe’, Buenos Airesko ‘Euskalduna’, Oviedoko ‘Espeleo’, ‘Pyrenaica’, ‘Euskadiko Boletin Ofiziala’, ‘Diario Vasco’, ‘Hoja del Lunes’. Zerrenda luzea da. Bakoitzean artikulu bat emanda ere…
– Akabo! Ba bai, horretan bai eta besteren batzuk be egongo dira. Ez dakit nik. Sarri ez dot begiratu. Toki batetik garai haretan eskatzen ziguten eta “euskeraz bada” ba belaxe egiten genun, presentzia bat agertzeko. Eta beti ez euskeragaitik bakarrik, noberaren zaletasuneko beste gairen batekin ere bai.
– Hemen jarri gabe zegoen oraindik ‘Anaitasuna’, esaterako.
– A! ‘Anaitasuna’n lan asko dut. Eta pena da ‘Anaitasuna’ ez dago bibliografietan sarturik eta iñoiz izan dut premiña nik han argitaratutako zenbait lan, ba, neuk ere bilatzeko problemak ditudala. Nik neukan ‘Anaitasuna’ Euskaltzaindiko bibliotekara eraman nuan dana, kolekziñoa, ze nik ezin dut dana etxian euki! Ez zait kabitzen eta. Prinzipalena, nere ustez, bai, baiña. ‘Anaitasuna’n gauza asko ditut interesantiak. ‘Zeruko Argia’n be izango dira, baiña horrek ez ditut etxian.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!