Miguel Sagastume Urkiko magoa

Eibar (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

Urkiko baserri bateko semea. Aitak trikitia jotzen zuen eta Miguel gazte-gazterik hasi zen soinua jotzen. Solfeo, piano eta filarmonika ikasketak ere egin zituen. Bergarara joan zen ikastera. "Mago de Urki" gaitzizenaz ere ezaguna, zenbait txapelketatan parte hartu zuen. Benetako aukera ezkontza batean etorri zitzaion. Cubara joateko eskaintza egin zioten eta birritan pentsatu gabe bertarako bidea hartu zuen, amarekin batera. "Tropicana"n jotzen jardun zuen, baina ama gaixotu eta 4 urte Cuban egin ondoren, Eibarrera itzuli ziren. Bolera amerikanoa martxan ipini zenean Eibarren, Miguel kontratatu zuten. Hortik aurrera, "Orquesta Urki"rekin, Jai Alai dantzalekuan, inguruko herrietan, eta beste hainbat lekutan jotzen hasi ziren.

Zintak

KodeaDataProiektua
AB-091 1998 Egoibarra - Eibartarren Ahotan

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Urkiko soinujolea; "Mago de Urki" Transkripzioaren ikonoa
2 Musika; erromeriak Transkripzioaren ikonoa
3 Erromeriak Maltzagan eta Trabakuan; soinujoleak Transkripzioaren ikonoa
4 Kubara lan egitera Transkripzioaren ikonoa
5 Kubatik Eibarrera itzulera Transkripzioaren ikonoa
6 Eibar gerra ostean; dantzaldiak, orkestrak... Transkripzioaren ikonoa
7 Sagastumek 16 urterekin diskoa grabatu zuen Transkripzioaren ikonoa
8 Taberna giroa: txikiteoa; erruleta... Transkripzioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia