Maite Aranberri Mendizabal

Eibar (Gipuzkoa) (1942)

Biografia

Maite Aranberri Eibarren jaio zen 1942ko irailean. Gurasoak ere eibartarrak zituen eta Eibarren igaro du bizi guztia. Aitak Margola tindategia izan zuen eta Maitek ere bertan egin zuen lan urte batzuetan; amak, berriz, arropa denda bat. 60. hamarkadan Eibarko euskal kultur mugimenduan jardun zuen: txistu klaseak eman zizkien Eibarko haur txikiei eta euskara irakasten ere jardun zuen denboraldi labur batean. Eibarko lehenengo 4 Euskal Jaiak antolatu zituen batzordean ere aritu zen (1965-1968). Hizkera eibartar garbia dauka, baina alfabetizazioaren eragina ere nabaritzen zaio tarteka, batez ere lexiko aldetik.

Zintak

KodeaDataProiektua
EIB-743 2014 Euskal Herriko Ahotsak
EIB-744 2014 Euskal Herriko Ahotsak
EIB-745 2024 Euskal Herriko Ahotsak
EIB-746 2024 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia