Luis Alberto Aranberri Mendizabal Amatiño

Eibar (Gipuzkoa) (1945)

Biografia

Luis Alberto Aranberri "Amatiño" Eibarko Bidebarrieta kalean jaio zen 1945. urtean. Eibarko eskola nazionalean hasi zituen ikasketak eta Isasi kaleko Corazonisten ikastetxean jarraitu. Geroago, hiru urtez, Bilbon eta Oronozen jarraitu zituen ikasketak. 18 urterekin Eibarrera itzuli eta bere aitaren lantegian hasi zen lanean; bertan aritu zen 13 urte inguruan. Tarte horretan, baina, bere benetako zaletasuna ondo errotuta zuen eta lantegiko lanarekin batera kazetaritzan hasi zen, Zeruko Argia aldizkarian. Horrekin batera, Eibarko kulturaleko kide egin zen eta 60. hamarkadako Eibarko mugimendu euskaltzalean zeresan zuzena izan zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
EIB-074 2008 Euskal Herriko Ahotsak
EIB-075 2008 Euskal Herriko Ahotsak
EIB-076 2008 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Amatiño eta bere izenak (Luisal, Amatiño...)
2 Bidebarrietan jaio baina Untzagan bizi izan zuen ume garaia, Mototxeneko etxean
3 Ume garaiko sukaldea: arropa lehortzeko tramankulua eta ekonomika
4 Ciriaco Mendizabal, bere aitxitxa. Amortiguadores Record sortu zuen baserritarra
5 Etxea lantegi gainean, Aldatze kalean
6 Aitaren eraginez, euskara zen nagusi etxean
7 Gerra ostean oso giro erdalduna Eibarren
8 Aldatze kaleko etxea, baserri kutsuarekin eraikia
9 Aitxitxa Ciriacok ukendua egiten zuen etxean
10 Ciriaco eta Segunda, aitxitxa-amamak, Bergara-Antzuolatik Eibarrera etorriak
11 Abuztuan Donostiara urtero
12 Familia euskalduna izan arren, osaba-izebek erdaraz hitz egiten zuten
13 Aitaren familian, 18 anai-arreba
14 Argentinako senideak euskaldunak eta Eibarkoak erdaldunak
15 Aita, Luis Aranberri; 18. semea izatearen gorabeherak
16 Margola tindategiaren sorrera
17 Eibarko Margola tindategia, Espainiako handiena
18 Tindategiko lanak egiteko, isocarroa
19 Arropa tindatzearen garrantzia
20 "Sikuan" garbitzea zer den (ura beharrean, kimikagaiak erabiliz)
21 Lutoaren eraginez, arropa asko tindatzen zen
22 Familiaren tindategian lanean 16 urtez
23 Margolak 17 denda Euskal Herri osoan
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia