Luis Alberto Aranberri Mendizabal Amatiño
Eibar (Gipuzkoa) (1945)
Biografia
Luis Alberto Aranberri "Amatiño" Eibarko Bidebarrieta kalean jaio zen 1945. urtean. Eibarko eskola nazionalean hasi zituen ikasketak eta Isasi kaleko Corazonisten ikastetxean jarraitu. Geroago, hiru urtez, Bilbon eta Oronozen jarraitu zituen ikasketak. 18 urterekin Eibarrera itzuli eta bere aitaren lantegian hasi zen lanean; bertan aritu zen 13 urte inguruan. Tarte horretan, baina, bere benetako zaletasuna ondo errotuta zuen eta lantegiko lanarekin batera kazetaritzan hasi zen, Zeruko Argia aldizkarian. Horrekin batera, Eibarko kulturaleko kide egin zen eta 60. hamarkadako Eibarko mugimendu euskaltzalean zeresan zuzena izan zuen. 1976an hasi eta zazpi urtez Deia egunkarian aritu zen Euskara eta Kultura sailean lanean. 80. hamarkadatik aurrera ETBn zuzendari kargua izan zuen bi aldiz eta kazetari lanetan ere aritu zen bertan. Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetako idazkari zein zuzendari izan da, baita komunikazio arduradun ere. Urte luzez, artikuluak idazten aritu da komunikabide askotan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EIB-074 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Asier Sarasua Aranberri | ||
EIB-075 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Asier Sarasua Aranberri | ||
EIB-076 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Asier Sarasua Aranberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute