Jose Zuloaga

Eibar (Gipuzkoa) (1925)

Biografia

Industria gizona. Gaztetatik hasi zen beharrean eta, aldi berean, Armeria eskolan ikasten. 1953an, Tomas Arteagarekin batera, Eibarko Carmen kalean (gaur egun, Barrena 34) industria-errodamenduen tailerra jarri zuten, “Rodamientos Industriales SA”; horretarako, Alemaniako patente bat hartu eta ordaindu egin zuten, INA marka, Schaeffler enpresa-multzoarena. 1968an Elgoibarrera joan ziren, eta han, autobidearen ondoan, tailer berria ipini zuten. Gerora, tailerra, alemanen eskuetan geratu zen, aurrenik Arteagak eta hurrenik Zuloagak, euren zatia alemanei salduta. Horrez gain, Eibarko Armeria Eskolaren urterik onenak eta haren garapena gertutik ezagutu eta bizi izan du.

Zintak

KodeaDataProiektua
AB-859 Egoibarra - Eibartarren Ahotan

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eibarko kaleak gerra ostean
2 Eibartarren eta plaentziatarren arteko erlazioa
3 Astelena frontoia; izenaren jatorria
4 Eibarko langileen zaindariak; Santa Barbara eta beste
5 Eibar armagintzarentzat toki estrategikoa
6 Arrasateko Altzairua
7 Tenplearen nondik norakoak
8 Tenplea; egur ikatzarekin egiten zuten
9 Maltzaga: arrantza eta igerian egiteko leku aproposa
10 Viteriren kontakizuna
11 Durango, Bergara… “seiñoritoen” herriak ziren beraientzat. Eibar ezberdina zen
12 Gallastegi-Lazkano pilota partidua. Botileroaren pasadizoa
13 Eusebio Zuloaga: Erregearen Armagina
14 José Zuloaga eta Antonio María Yraolagoitia Sebastian Mirandaren etxean; euskaldunak hitza emateri dioten garrantzia
15 Eibar errespetu askoko herria. Prozesio egunetan errespetu handia egoten zen
16 Don Emilio, apaiz ezaguna
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia