Jose Mari Cruceta Alberdi
Eibar (Gipuzkoa) (1930-2002)
Biografia
Eibarko Estaziño kalean jaiotakoa, Kruzetaneko etxean. Oraindik ume txikia zela Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko ospakizunak bete-betean bizi izan zituen (garaiko argazki ezagun batean agertzen da). Familia kontuak asko interesatzen zitzaizkion eta, ondorioz, oso ondo ezagutzen zituen: jatorria, Kruzetaneko etxearen sorrera, Kafearen hastapenak, aita Perikok martxan jarri zuen Kruzetaneko zinea... Artean umea zela tokatu zitzaion Gerra Zibila bizitzea; Eibarren lehenengo, Toledon geroxeago. Gerra osteko Eibar haustuta ikusi zuen Toledotik bueltan, eta berreraikitzeko lanak gertutik jarraitu zituen. Ikasle bikaina, Armeria Eskola amaitu eta, eibartarren izaera ekintzaileari eutsiz, enpresa munduan lan izugarria egin zuen. Eibartar peto-petoa, `Eibar´ aldizkariaren arduradun nagusia izan zen urte askoan. Eibarren zendu zen 2002ko urrian.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute