Felix Arroitajauregi Altuna
Eibar (Gipuzkoa) (1940)
Biografia
Felix Arroitajauregi Altuna Eibarko Txiriokalean jaio zen 1940. urtean. Hamalau urterekin hasi zen lanean BH lantegian eta gero ALFAra joan zen; han, orduko sindikatu bertikaleko bitartekaria izan zen. TEFISO (Teologia, filosofia eta soziologia) taldean sartu zen gaztetan. Eibarko Juan XXIII kooperatibaren (Eroskiren ernamuinetako bat), sortzaile, Eibarko Arrate Kultur Elkarteko zineforumaren arduradun eta Klub Deportiboko diruzain izandakoa dugu.
Ego Ibarra Batzordearen (Eibarko Udala) “60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980” proiektuaren baitan egin da elkarrizketa
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EIB-717 | 2021 | 60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980 | Esti Gonzalez - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute