Esther Gisasola Alberdi
Eibar (Gipuzkoa) (1942)
Biografia
Esther Gisasola Alberdi Eibarko Zozola (Sosola) baserrian jaio zen, hainbat belaunaldiz aitaren familiaren baserri izandakoan. Ama ere eibartarra zuen, baina kaletarra jaiotzez, nahiz eta gaztetatik bizi izan zen baserrian. Estherrek ere gaztetatik ezagutu zituen etxeko baserri-lanak eta Zozola baserrian bizi izan da bere bizitzako urterik gehienetan, baina irakasle ere aritu zen Eibarko Ikastolan hainbat urtez. Alfabetizazioaren eta irakasle-lanbidearen eragina nabari da bere hizkeran, eibartar peto-petoa izan arren, tarteka euskara batuko lexikoa eta adizkiak erabiltzen dituelako. XXI. mendean landetxe bihurtu zen Zozola baserriaren zati bat eta horren ardura hartu zuen Estherrek. Zozola baserriak, hala ere, bere betiko jarduerarekin ere jarraitu du (abeltzantza, gaztagintza, ogigintza, eta abar).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EIB-748 | 2024 | Euskal Herriko Ahotsak | Asier Sarasua Aranberri |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?