Elena Azpiri Garitaonandia

Eibar (Gipuzkoa) (1929)

Biografia

Eibarko Iñarre baserrian jaio zen. Andres Azpiri aita bertakoa zuen eta Maria Garitaonandia ama Eibarko Biriñao baserrikoa. Aitaren gurasoak ere baserrian bizi ziren, Elenaren bi ahizpekin batera. Gerra garaian frontea baserri inguruan kokatu zen 1936ko irailean eta familia osoa Elgoibarrera joan zen izeba baten etxera. Gerra amaitzean Elena Maltzagako eskolara joaten hasi zen. Maistrak esan zion ikasketarako gaitasuna zeukala eta Eibarko beste eskola batera bidali zuen ikasketekin jarraitzera. Ondoren, Egurrola fabrikako ofizinan hasi zen lanean. Ezkondu ostean familia osoa Matienara joan zen eta, ondoren, Durangora. Hantxe bizi izan da harrezkero, senarra eta 3 seme-alabekin batera. Eibarko baserritarren hizkeraren lekuko bikaina da.

Zintak

KodeaDataProiektua

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia