Angelita Iriondo Kortaberria

Eibar (Gipuzkoa) (1941)

Biografia

Eibarko Azitain auzoko Aiaga (Aixa) baserrian jaio zen 1941ean. Aita, Segundo Iriondo, bertako baserrikoa zuen eta ama, Maria Kortaberria, Maltzagako Sagartegieta (Sartei) baserri-jauregikoa. Bere bizi guztia Eibarko auzune horietan igaro du. Eskolako lehenengo urteak Urkizun egin ostean, baserriko ardiak zaintzen ibili zen hiru urtez eta gero Maltzagako eskolara joan zen, Maria Antonia Torregarai maistrarekin. 15 urterekin Gamma fabrikan sartu zen lanean, hori ere Azitain auzoan, bizikletak egiten. Hantxe ezagutu zuen Eibarrera lanera etorri eta gero bere senar bihurtuko zen Manuel Ruiz Gomez (Villanueva de Tena, Burgos). Gamma handik urte gutxira itxi zenez, orduan Trust kartutxo-fabrikara joan zen beharrera, hori ere Azitain barrenean, euren baserriko lurretan eraikia, eta han jardun zuen 1960-1963 bitartean, ezkondu arte. Ordurako familia osoa Azitaingo ermita osteko etxeetan bizi zen, 1958 inguruan Aixa baserriaren horma bat erori zelako. Aixa baserria 1970 hamarkada hasieran bota zuten, A-8 autopista egiteko.

Zintak

KodeaDataProiektua
EIB-759 2026 Egoibarra - Eibartarren Ahotan

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia