Adolfo Jainaga Intziarte

Eibar (Gipuzkoa) (1960)

Biografia

Eibarren jaioa, hiru anai-arrebatan erdikoa. Aita Eibarren jaioa zen, nahiz eta gaztaroa Berrizen igaro, familia hangoa zuelako; ama, berriz, Legutiokoa zen. Eskola publikoan hasi zen umetan, baina gero Angel Olano irakaslearekin egin zituen ikasketak. 12 urterekin Lucas Alberdiren marrazketa-eskolan hasi zen eta, ondoren, grabatua eta damaskinatua ikasi zituen. Anaia eta biak arma-lantegientzat grabatze-lanetan hasi ziren gazterik. Krisiaren eraginez lana gutxitu zenean, beste lan batzuetan jardun behar izan zuten. Euskara galdu zuela konturatuta, AEKn hasi zen euskara berreskuratzeko asmoz eta, bi urteren ostean, 1981ean, bera hasi zen irakasle lanetan. 10 urte inguru egin zituen AEKn irakasle. Horrez gain, 19 urterekin akordeoia ikasten hasi zen Irene Erostarberen akademian. Akordeoia eta solfeoa ikasten zituen. Baina soinu-txikiaren bizitasunak erakarrita, soinu-txikia ikasten hasi zen, hasieran Sakabirekin Azpeitian eta geroago Iñaki Zabaletarekin Durangon. Laster soinu-txikia irakasten hasi zen eta AEK-ko lana utzi egin zuen. 40 urte daramatza soinu-txikia irakasten (Eibarren, Elgetan, Mallabian, Markina-Xemeinen...) eta beste hainbeste Euskal Herri osoko plazetan jotzen, azken 30 urte baino gehiago Unai Narbaiza pandero-jotzaile eibartarra lagun duela. 

Zintak

KodeaDataProiektua
EIB-760 2026 60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980
EIB-761 2026 60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia