Papera nola egiten zen
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: DUR-042/016
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lantegiak
Transkripzioa
- Eta hori usiñe... zer dala-ta usiñe?
- Ba hori... zelan esango dotsut? Kaldera batzuk egoten zien han, zelan... leleko zatittu zezpal txikixetan arbola tronkuek "rrraaa". Sartu, [legiadosa] atara depositto batzutan. Gero hari botatzen jakien lejia de no sé qué, sosa de no sé cuantos, tal tal tal tal, mezklie ein, itxi kontrapuertie ta "plum!" sartu ta "rrrrrra" irakitten ha, ba, hainbeste denporan. Ta gero urtu-urtu eitten zanien, ta pasta eitten zan. Ta gero ha soltekeran, astiro-astiro [etaten aban] ya useiñe. Gero handi soltaute baeuken bere rekorridue: lavau, depositos de lavau, esto lo otro, aurreratu, aurreratu ta, atzenien, urteten aban /urtetaban/ makiñako... papelezko... papela eitten daben makiñien ra pasta. Ta gero tol batzuetan sartu ta ra-ra-ra hasten zan. Sartzen aban, edo sartzen zan, hori pastiori, ba, txokolatie moduen, pasta bat, pasta, baiña ur artien, e! ur... Baiña makiñien lehenengo partie luzie zan. Lehenengo partiek eukitten aban honako bibraziño bat. Ta han manta ganien —mantak, manta batzuk espezialak horretako, baiña manta lodixek— etorten zan ya "rrra", ta bibraziñuaz —albuetan, zelan zabalik euezan, iminitte barrote gauza batzuk, ez deixen jausi albotatik, ta— bibraziñuaz ipintzen zan lixu-lixu dana, "rrra" honakoxe zer baten moduen, "rrra" aurrera juten zuan. Ta gero ya leleko bueltatxuen tal jausten zan ya ure gehixena, ta gero beste manta batera pasetan zan ta harek mantiak gehixau siketzen aban ta harek gehixau ta aurrerakuak gehixau ta ya urteten aban siku-siku papela eindde. Klaro, horrek rodilluok haundixek zuazen, e. Hau baiño... bai, haundixek. Ta harek berotasunek gehixau, geruau ta gehixau... azkenengue berotasune totala. Ta haren berotasunaz, ba, siketu eitten da ta ya papela urtenda. Politte zan ikusteko, baiña, klaro, holan esplikaute, ba, bai... ondo dau, baiña ikustie polittaue.
Egilea(k): Mikel Ansola (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!