Durango (Bizkaia)

Diru bila Guardia Zibilekin

Diru bila Guardia Zibilekin Mikelek langileen nominak ordaintzen zituen. Ordainketa dirutan izaten zen. Mikelek berak ekartzen zuen dirua bankutik. Lapurretak zirela-eta, Guardia Zibilek laguntzen zioten bankura. 400 bat langile zeuden orduan paper-lantegian. Garai berean Mendizabal lantegian 250 bat langilek egiten ei zuten lan.
Mikelek langileen nominak ordaintzen zituen. Ordainketa dirutan izaten zen. Mikelek berak ekartzen zuen dirua bankutik. Lapurretak zirela-eta, Guardia Zibilek laguntzen zioten bankura. 400 bat langile zeuden orduan paper-lantegian. Garai berean Mendizabal lantegian 250 bat langilek egiten ei zuten lan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuk nominak-eta eroaten zenduzen?
- Bai.
- Ta nominak zer zien, oingo lez, hilien-hilien bankure edo?
- Bai, bai... ta dirue etara biher poltsilluen edo ekarri biher bankutik. Oin dana itten dozu "por talon” o zera eta “ya está”, baiña, joe.
- A, baia sobrin emoten jakon pertsoniei?
- Bai, bai.
- A…
- Ta sobrien ganien imini, zelan da, nominie jositte, kopixe, jakin daixien. Ta gero ba… hori eitten zan holan be bai obrak eitten geiñuzenien be bai. Ta gero papeleran be bai, holan. Ta gero, bueno, ya... hasi zien ya modernizatzen pixkat. Tira batzuk izeten zien nominie, papel handixe izen barik, tira batzuk baiña dana iminitxe ondo, sobrie jositte emoten [zan]. Ta gero, urte askotan, urte askotan ta… ta gero etorri biher zan orduen be ondiño… dirutera bankure kotxien ta dirue eruen. Dirue erun hara...
- Bakarrik etortzen ziñen?
- Bai, bai.
- ... Edo ekartzen [zan] batenbat badaezpada?
- Ez, ez, bakarrik.
- Bakar-bakarrik?
- Lehelengotaz bai. Ta gero hasi zien entzuten “jo, atraco a tal y gente tal y esto"...ta imini ostien guardia zibil pare bat, pareja bat. Joe…
- Kotxe barruan joaten zien zurekin?
- Ai.. joee… harek emon osten /emosten/ niri... “caguen la puñeta”, hori ez jaten /etxaten/ gustau bape, baiña… ba in biher, [...] ta.
- Ta zuk kantidade asko mobitzen ziñun?
- Bai, bai.
- Ze zan danontzako nomina osue? Hilero?
- Bai, bai.
- Zenbat bihergin ?
- Ba oin hori…
- Baia han sasoien.
- “Trescientos cincuenta, cuatrocientos”.
- Asko zan orduen, joe. Hori asko zan.
- Ta jornalak onak zien han hasikeratan?
- Bai, bai, jentie konforme [...], bai.
- Ze hemen zenbat egongo zien, konparatzeko pixkat, hemen, Mendizabalenian zenbat egongo zien?
- Ez dakit ba, buf… “doscientos cincuenta”?
- Hori da, berrehun bat? Berrehun ta berrogeta hamar? Ta han ixa-ixa bikoitza.

Egilea(k): Egoitz Eitzagaetxeberria (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia