1.200 pezetako isuna garia ez entregatzeagatik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: DUR-032/026
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Feli: Ta gero aitte etorri zanien be obligeten oskuen, etxerako ez bagendun hartzen be, honenbeste kilo gari, patatie, babie, dana! Eurek ipintten oskuen prezidxue. Etxien jateko ez iguel, ta danak entregau biher.
- Isabel: Aiuntamentuen.
- Feli: Aiuntamenture. Osea, geuk erosi te eruen ein biher. Ta urte baten aittek garirik hainbeste eukin ez eta honenbeste eskatu eta ez zan hartu, ta ez daitz hamar ala hamabi killo gitxiau eruen. Orduko denporan mille ta berrehun pezeta multie pagetan Bilbora juen biher izen aban. Hori akordetan naz. Orduen diru asko zan ha. Zelako disgustue etxien eon zan orduen! Hori bai. Hamabi killo edo gitxiau garidxe eruatiarren. Baia patatie, babie ta garidxe beti entregau biher. Eurek ipintten abien. Urtiek dekozuz babie asko hartzen dozune eta beste batzutan ezebez. “Honexenbeste killo Inazio”. Ogidxe, erraziñuen eoten zan Ta Tabirara joaten giñien sei lagunentzako, honakoxe ogi opillek emoten oskuen. Ta gure Inazio ogi zalie beti. Eta talue eskeiñi, ez zan faltetan, baiña ogidxen gosie beti ta nundik harrapauko ogidxe beti, Iñazio. Beti lapurretan, ogi lapurretan.
- Isabel: Ba gose haundidxe eukiko aban ha ogidxe jateko gose haundidxe e!
- Feli: Beittu, kafesnie be taluekin jaten giñun. Ni akordeten naz zelan jaten naben neuk be. Ni kafesne zalie beti izen naz eta beti,zopakin. Baiña talue botata jan biher.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!