"Aprende 'Cara al Sol', aprende qué hacer" kamiseta soinean
Eskumako eskua altxatu eta Cara al Sol abesten zuten eskolan. "Aprende Cara al Sol, aprende qué hacer" jartzen zuen kamisetan edo arkondara eman zieten eta harekin joaten ziren eskolara.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: DUR-027/023
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
- Eta katezismoa-ta?
- Ja, “de eso nada”. Katezismue-ta gero urten aben. Hombre. Katezismue?
- Ta joango ziñen dotriñe ikesten be? Dotriñe be, ikesiko zendun?
- Dotriñie, bai baiña historiala dana: “la vida de Franco, la vida del rey, la vida de esto, la vida de otro”. Ezebez gehidxao.
- Matematika-ta eingo zenduen?
- Matematika? Zer dan bez! Matematika, zer zabiz esaten matematika? Hombre!
- Ba ez dakit, denpora guztien Francoren bizitza ba…
- Ezebez.
- Kantau-ta eitten ziñuen?
- Kantau, bai. Hori bai, kantau bai; 'Cara al Sol' ta beti, eskue altxaute.
- Eskumie, eskumie, eskumie, eskumie. Ba, hombre. Gero, emon oskuezen arkondara batzuk. Arkondara batzuk, zer ipinten ebien? A “aprende 'Cara al Sol', aprende” ez jiat /etxiat/ zer. Arkondarie. Baia orduen, harro etxera arkondara barridxeaz, mekaguen diez. Arkondara bat zeuen, nikidxek zeozen.
- Letrakin?
- Letrakaz.
- Ta ze esaten otsuen etxien?
- Etxien ze esango juen ba? Pozik niki barridxaz etxera. Ze esan bijuen ba?
- Danori niki bardiñe, neskeri ta mutilleri?
- Bai, bai, bardiñe.
- Eta eskolara ha eroan biher izeten zenduen?
- Hombre!
- Baiña bat bakarrik?
- Bat.
- Aste osorako?
- Klaro. Lohitzen zanien, amak garbittu ta benga.
- Garbittu, asteburuen ein biherko /biko/ zan?
- Bai, ba. Domekan-edo, astelehenien barriro txulo jueteko.
- Orduan, denpora luzez ez ziñen egon eskolan? Denpora luzez, zenbat denpora egongo ziñen ba?
- Ni?
- Hamalau urtekin hasi baziñen biherrien, hiru urte egon baziñan kanpuan…
- Bai, ba, urte bi edo hiru. Ta nik estudidxeu nabena, analfabeto kompleto etxera. Ezebez “nada”. Ezebez.
- Bueno baiña leiduten ta eskribiduten ikesiko zendun?
- Bai, ba, leiduten ba! Hantxe baiña en jeneral, dana politikiena; ez zera, oingo moduen, “historial de esto, historial del otro”, ez zeuen.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!