Miren Agurtzane Irigoras Gaintza
Biografia
Durangoko bonbardaketak Miren Agurtzaneren bizitza guztiz markatuta utzi zuen. Durangotik Bizketxera (Abadiño), handik Galdakaora eta, azkenik, Suancesetik erbestera, Frantziara, joan ziren "Molton" izeneko ikatz-ontzi batean. Bordeletik gertu dagoen herritxo batean beste hainbat durangarrekin bat egin zuen euskaldunentzat beren-beregi prestatutako kolonia batzuetan. Bien bitartean aita, Felix Irigoras Aranburu, Kirikiño batailoiko gudaria, preso zeukan. Durangora itzuli zirenean aurkitutako giro latza akorduan dauka Miren Agurtzanek: "Auxilio Social"era joan beharra, euskara debekatuta, izen euskaldunik ezin erabili… Gerra garaiko kontuak jasotzeko egin zioten elkarrizketa Durango 1936 Elkartekoek.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| DUR-069 | Durango 1936 | Durango 1936 Elkartea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
| # | Titulua | |
|---|---|---|
| 1 | Martxoaren 31ko bonbardaketa eta ebakuazioa |
|
| 2 | Santanderretik Frantziara |
|
| 3 | Aita Kartzelan |
|
| 4 | Gerraosteko errepresioa eta euskal izenak |
|





