Martina Gallastegi Mendia
Durango (Bizkaia) (1921-2019)
Biografia
1921ean jaio zen Zalabarra "Salabarri" auzoko Zabale baserrian (gaur egun Lupetza jatetxea dagoen lekuan). Ama bertakoa zuen eta aita Izurtzako Bekotorrekoa. 8 neba-arrebatatik bigarrena da. Umetan eliza osteko eskola dominikaletan, Kalebarriko eskolan eta San Vicente de Paulen ibili zen. Gerra garaian pare bat hilabetez herritik kanpora joan behar izan zuten: Orozketako Etxetxuan, Mungian, Gatikan, eta Berangon egon ziren, besteak beste. Gazterik hasi zen baserriko lanetan, ortuariak eta esnea etxerik etxe saltzen aritutakoa da. 21-22 urtegaz Mendizabalenera joan zen neskame lanetan, eta bi urte eta erdiz bertan egon ostean, Arriandiko Txorrondoko Juan Gallastegigaz ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-020 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute