Luis Irazola Zamalloa Txanbolinena
Durango (Bizkaia) (1931)
Biografia
1931an jaio zen Tabirako Landako baserri-etxean, gaur egungo Tabira kalean, eta bertan eraiki zuen eraikin batean bizi da ordudanik. Aita abadiñoarra izan arren 3 urtegaz Durangora etorri zen; ama ordea, Zornotzako Eustoa auzokoa zuen. Gerra garaian Eustoan, Erletxetan, Marurin, Bilbon... egon ziren ebakuatuta. 9 urtegaz La Villako eskolara joan zen, eta 10-11 urtegaz Maristetara beranduago arte eta lanbideak ikasteko. 17 urtegaz "Industria Electrica Vasgongada" tailerrean hasi zen beharrean. 22 urtegaz soldadu joan eta 24 urterekin itzuli zenean etxetresna elektrikoen denda-tailerra zabaldu zuen. Bertan aritu zen beharrean jubilatu arte. Ezkondu ostean, etxe zaharra bota eta 4 solairuko eraikina eraiki zuen; orduan egin zuen eraikuntza lanetan lehenengo ahalegina. Beranduago, Zengotitarenean pabilioi bat eraiki zuten. Abadiñoko Mari Tere Uribelarreagaz ezkondu eta 3 seme-alaba hazi zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-019 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute