Juanito Gallastegi Duñabeitia

Durango (Bizkaia) (1933)

Biografia

1933an jaio zen Durangoko Kalebarrian. Ama Elorrioko San Juan kaleko Goikoerrotakoa zuen eta aita Arriandiko (Iurreta) Txorrondonekoa; seme bakarra da. Gerra garaian Ibarruriko (gaur egun Muxika) Unda auzoko Aurtenetxe baserrian egon ziren ebakuatuta. Ostean, gurasoek zuten zapata-denda aurrera joan ziren bizitzen; "Mario oinetakoak" denda bere gurasoena zen. Umetan Santa Susanan, Jesuitetan eta San Frantzisko aurreko akademian aritu zen. 14-15 urtegaz Comillasera (Kantabria) joan zen abadetzarako ikasketak egitera: sei urte Seminario Txikian eta 7 urte Unibertsitatean (3 filosofiakoak eta 4 teologiakoak). Bigarren mailan hasi zenez, 12 urtez egon zen bertan. 5 urtez Iurreta eta Oromiñoko abadea izan zen, Markina aldera joan zen arte. 11 urtez Markinako eskola profesionalean egon zen bizitzen eta eskolak ematen, eta, aldi berean, Etxebarriko abade-laguntzaile legez. Hamaika urte hoietatik azkeneko bostetan, Barinaga eta Geriako parroko moduan ere bai. 1975ean heldu zen Elorriora, lehenengo apaiz laguntzaile eta gero, urteetan, parroko. Elkarrizketa egin zitzaionean oraindik ere Elorrion eta Atxondon zerbait laguntzen zuen, orain bezala, eta Elizbarruti mailan liturgiako eta beste itzulpenak egiten ari zen eta da. Mezak latinez ematetik euskaraz ematerako jauzi hori bizi izan zuen. Iurretako abade zela, Arrate irratian "Oiztik Anbotora" izeneko irratsaioa zuzentzen zuen beste abade lagun batekin. Durangoko "Anboto" herri-aldizkariko kolaboratzailea da.

 

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-022 2010 Durangoko ahotsak
DUR-066 2013 Durango 1936

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Lehen oroimena, bonbardaketa Bideoaren ikonoa
2 Historia liburu gezurtiak Bideoaren ikonoa
3 Elorrioko gudariak Intxortara bidean Bideoaren ikonoa
4 Gerra baretu zenean, berriro etxera Bideoaren ikonoa
5 Mojen eskolan Bideoaren ikonoa
6 Euskaldunak izan, baina erdaraz berbetan Bideoaren ikonoa
7 Jesuitetan euskara ezberdinak ezagutu zituen Bideoaren ikonoa
8 Euskara bigarren mailako hizkuntza Bideoaren ikonoa
9 Jesuita ikasketak Bideoaren ikonoa
10 Unibertsitatera aberatsak bakarrik Bideoaren ikonoa
11 12 urte Comillasen ikasten Bideoaren ikonoa
12 Comillasen ikasle guztiak sotanadun gizonezkoak Bideoaren ikonoa
13 Calahorrako ikasleak Bideoaren ikonoa
14 Luzia Sagastasoloa Bideoaren ikonoa
15 Kataluniarrak eta euskaldunak Bideoaren ikonoa
16 Francoren garaiko kristautasuna Bideoaren ikonoa
17 Doktrina; bekatuak Bideoaren ikonoa
18 Konfesatzea eta errezoak Bideoaren ikonoa
19 Santu izan nahi zuena Bideoaren ikonoa
20 Iurretan zegoela 'kleromotoa' sinatu zuen Bideoaren ikonoa
21 Etxebarritik Elorriora Bideoaren ikonoa
22 Mezak euskaraz eta abadeak sotanarik gabe Bideoaren ikonoa
23 Liturgia euskaraz Bideoaren ikonoa
24 Mezak norberaren hizkuntzan hobeto Bideoaren ikonoa
25 Eskolak ere euskaraz Bideoaren ikonoa
26 Meza baino, arrosarioa Bideoaren ikonoa
27 Irakasgaiak latinez Bideoaren ikonoa
28 Elorrioko berbeta Bideoaren ikonoa
29 Martxoaren 31ko bonbardaketa Bideoaren ikonoa
30 Aita preso Bilbo, Iruñea eta Mirandan Bideoaren ikonoa
31 Gallastegitarren ideologia eta osaba Gillermo Bideoaren ikonoa
32 Francok herriak hartzean ospakizunak eta eurek Pelayo Bideoaren ikonoa
33 Euskeraz etxean, erderaz eskolan eta kalean Bideoaren ikonoa
34 Aitaren anaiak ere preso edo soldadu Bideoaren ikonoa
35 Aitaren osaba Felix Gallastegi fusilatua Bideoaren ikonoa
36 Zigorgabetasunaz eta egiaz Bideoaren ikonoa
37 Comillasko apaiztegian Durangoko bonbardaketaz Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia