Jose Mari Madariaga Sierra-Sesumaga

Durango (Bizkaia) (1933-2018)

Biografia

1933an jaio zen Kurutziagan. Aita bertakoa zuen eta ama Zeanurikoa. 4 neba-arrebatatik 2. izan zen bera. Bere etxean latorritegia (hojalateria) zuten; bere aitona, aita eta ostean bera ere bertan ibili ziren lanean. Durangoko bonbardaketa ostean, Zeanuriko amonarenagana eta Abusun (Bilbo) zuten osaba batengana joan ziren. Hilabete batera-edo Durangora bueltatzerakoan, etxeko gauza guztiak ostu zizkietela ohartu ziren. Umetan Santa Susanan ibili zen urtebetez eta ostean, Maristetara joan zen. 3 urtez merkataritza ikasi ostean, etxeko tailer-dendan hasi zen beharrean eta horretan aritu izan da beti. Baserritarrak izaten ziren beraien bezero gehienak, farolak, gaztaontziak, marmitak eta abar beraiek erosten zituzten-eta. Aitaren aldeko hiru osaba abadeak ziren; hori dela eta, umetan meza-laguntzaile legez askotan aritu zen Andra Marin zein Santa Susanan. Osaba bat Kubara desterratu zuten, eta bertako seminarioko erretore zela Fidel Castro ezkondu zuen. Erretiroa hartu aurreko urteetan, latorria lantzeaz gain kristalari legez aritu zen. Bere iloba batek hartu zuen bere negozioaren lekukoa. Bere emaztea jaiotzez gernikarra zen, baina Zornotzan bizi izandakoa; 4 seme-alaba hazi zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-031 2010 Durangoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Lehengo Kurutziaga Bideoaren ikonoa
2 Ura eta argia etxean zuten Bideoaren ikonoa
3 Kaleko jolasak eta Bideoaren ikonoa
4 Frontoiak Bideoaren ikonoa
5 Gazterik hojalaterian lanean Bideoaren ikonoa
6 Baserritarrak zituzten bezero Bideoaren ikonoa
7 Kristalari lanak Bideoaren ikonoa
8 Liburu bakarra ikasgai guztietarako Bideoaren ikonoa
9 Maristei gaitzizenak jartzen zizkieten Bideoaren ikonoa
10 Eskolan erdaraz, euren artean euskaraz Bideoaren ikonoa
11 Kalean beti erdaraz Bideoaren ikonoa
12 Desterratutako osabak Fidel Castro ezkondu zuen Bideoaren ikonoa
13 Pilotak zelan egin Bideoaren ikonoa
14 Bonbardaketan bizitakoak Bideoaren ikonoa
15 Elizak suntsitu zituzten etxeak barik Bideoaren ikonoa
16 Baserritarrei erosten zizkieten produktuak Bideoaren ikonoa
17 Antzinako elizkizunak Bideoaren ikonoa
18 Monagilo beharretan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia