Jose Luis Ibarra Izagirre

Durango (Bizkaia) (1929)

Biografia

1929an jaio zen Mikeldin. Ama durangarra zuen eta aita Gordexolakoa. Zazpi urtegaz-edo, gerra aurretik, Iurretako plazara joan ziren bizitzera. Gurasoek Mendizabalen lantegian egiten zuten lan eta sozialistak ziren, baina "lehengo sozialistak" Jose Luisek dioen legez. Gerra sasoian bere aita Mateo batailoian aritu zen miliziano. Hiru neba-arrebak amamarekin ebakuatu ziren Irazagorrian (Gordexola) eta ama Durangon egon zen eta gero Artziniegan. Durangora bueltatzerakoan, etxea hutsik aurkitu zuten: dena ostuta. Aita frontetik etortzerakoan, ama eta biak kartzelan sartu zituzten UGTko kideak eta sozialistak izatearren; 4-5 urtez egon ziren preso. Ama lotara baino ez zen joaten kartzelara; egunez, neskame lanetan ziharduen (falangisten bulegoak garbitu...) eta ilea motz-motz ebaki zioten jendeak "zer zen" jakin zezan. Bitarte horretan 3 neba-arrebak amamarekin egon ziren. Aitaren aldeko aitona-amonak Bilbon bizi zirenez bertan ere denbora asko igaro zuten. Umetan Iurretako eskolan hasi zituen ikasketak, baina hura apurtzerakoan, konpondu arte Durangoko La Villara joan ziren. 14 urtegaz Durangoko maristetara joan zen lanbide bat ikastera eta handik Baqué kafeaken hasi zen lanean; lehenengo Pinondon; gero, Barrenkalen; eta, azkenik, gaur egun dagoen lekuan, Salabarrin. Durangoko Momotxo auzoko Goikoetxebarria baserriko alabarekin ezkontzerakoan, jaioterrira bueltatu zen, Pinondora hain zuzen ere.

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-030 2010 Durangoko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia