Felipe Uribe Solagaistua
Durango (Bizkaia) (1928-2016)
Biografia
1928an jaio zen Zabalarra auzoko Kakatza baserrian. Ama Errotaritxuenakoa zuen eta aita Kakatza bertakoa. 4 neba-arrebatatik hirugarrena da bera. 6 urtegaz Iurretako eskolara joan zen, eta gerraostean, 10-14 urte bitartean, Kalebarrira (gaur egun liburutegia dago bertan) eta "La Villa"ra, eta gero Maristetara "Artes y oficios" ikasi aurretik. Gerra sasoian 5-6 hilabetez ebakuatuta egon ziren Bilbon, Karrantzan eta Torrelavegan. Handik itzulitakoan etxea suntsituta aurkitu zutenez, amaren familiarengana joan ziren Errotaritxuenera. Ikasketak bukatu zituenean, Mendizabalen tailerrean hasi zen lanean eta 21 urtez jardun zuen bertan. Ondoren, Funkorren, Zubian, Zaldibarko Egañan eta Izurtzako Bidekon aritu zen. Madalenako Olga Salaberriagaz ezkondu eta kalera joan zen bizitzera, Madalenako Zarandona etxera. Margolari trebea da. Erretiratu ostean palaz jolasten hasi zen, eta Hego Euskal Herriko txapela lortu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-015 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?