Dibina Loizate Lazpita

Durango (Bizkaia) (1927)

Biografia

1927. urtean jaio zen Berrizko Sarria auzoko Iturbe baserrian. Ama Berrizkoa zuen eta aita Garaikoa. 10 neba-arrebatatik zortzigarrena da. Berrizen jaio arren gazterik etorri zen Durangora, 15-16 urte zituenerako berton egiten zuen bizimodua. Umetan Beronaurreko eskolan ibili zen. Gerraostean, Murgiako ikastetxe batera joan zen bere neba bat bertan abade zegoelako. Handik itzuli zenean, Durangoko karmeldarren ikastetxera joan zen. 4 neba nagusienak gudariak izan ziren, bi zaharrenak euren borondatez Ibaizabal batailoian ibilitakoak; preso egon ziren hainbat kartzelatan eta langile-batailoietan ere egon ziren. Gerra ostean, politika kontuengatik asko sufritu zuten. Bere aitak tranbian egiten zuen lan eta bota egin zuten, eta bere nebak maisuak ziren eta sekula ezin izan zuten horrexetan jardun. Baserrikoak izan arren gosea pasatu zuten. Bere senarra durangarra zen, Atxotegi almazeneko semea. DUR-050 zinta Berriz 1936 gogoratzen elkartekoek egindako grabazioan parte hartu zuenekoa da.

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-036 2010 Durangoko ahotsak
DUR-050 2008 Berriz 1936 gogoratzen

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia