Ana Mari Mendibe Atxurra

Durango (Bizkaia) (1930-2010)

Biografia

1930ean jaio zen Artekalen (Santa Ana parterantz). Ama Munitibarko "Herreruen alabie" zen eta aita Durangoko Santa Ana ostekoa. Gerra aurretik Iurretako eskolara joan zen eta gero, Durangoko Madalenara eta "La Villa"ra. Gerra sasoian, Durango bonbardatu ostean Santanderrera joan ziren ebakuatuta; bueltan, etxea erreta topatu zuten eta korta batean egon ziren denboraldi batez. 14 urtegaz Amilibia lantegian hasi zen lanean eta bertan aritu zen 27 urtez. Dimako Obako Martin Zabala artzainarekin ezkondu zenean, Durangon jarraitu zuen bizitzen.

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-012 2010 Durangoko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia