`Etxe gabeak´ antzerkia zentsuratua
- Proiektua: Lierni Elortzaren fondoa
- Elkarrizketatzailea(k): Lierni Elortza Puiadena
- Data: 2021(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: DTI-002/019
- Kodifikatzailea: Lierni Elortza Puiadena
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Antzerkia , 101L » Kultur aniztasuna
Transkripzioa
- Zein izan da taularatu gabe gelditu den obra?
- Ba hori izan zen “Etxe gabeak”. “Etxe gabeak” antzerkia, Lazkaoko gazte… bon, jende batzuek… beste batzuk… heentzat idatzi nuena, zeren hirurogoita hamar-hamaikan, “Noiz” antzerkia eman ginuen Lazkaon. Hemen lehen aldikoz talde hori… talde bat joaten zela Hegoalderat eta alimaleko arrakasta eta ongi etorri bat izigarria ukan ginuen. Joxe Mari Begiristain bereziki eskertu nahi nuke eta eskertzeko, prezeski, antzerki bat idatzi nien, bainan zentsuratua izan zen osoki. Eta… eta… eta pena. Pena izan zen, bainan, bestenaz, beste antzerki guziak emanak izan dira. Bai, zentsuratua izan zen osoki.
- "Etxe gabeak".
- “Etxe gabeak”. Eta zeren eman ginuela… “Noiz” eman ginuelarik ere, zentsuraren aitzinean pasatu behar izan ginuen, bainan etorri behar zen gizona edo gaztea, ez dakit, edo… apaiza edo ez dakit zer, ez zen etorri. Eta, beraz, ez ginakien libre ematen ahalko ginuenez eta eman ginuen, bai, eman ginuen. Eta, beraz, antzerki hori debekatua… eeee… zentsuratua izan zen eta zinez Hegoalden emaiteko egina zen eta nehoz… nehoz… nehoiz… nehork geroztik ez zuen eman. Ez da eman.
- Eta obra hori…
- Emaiten ahalko zen ere zentsura pasatuta eta, baina…
- Ez da hartua izan.
- Hori da.
- Bueno, orain botako dugu akuilua. Oraindik ere… antzerki lan hori taulan ikusi ahal izango litzeke? Moldaketarik beharko luke? Nola ikusten duzu?
- Uste dut bai. Ba bai, ba bai, ba bai.
Egilea(k): Andoni Pérez de Lema Sáenz de Viguera
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!