Maddi Oxarango
Donoztiri (Nafarroa Beherea) (1907-2009)
Biografia
1907ko agorrilaren 11n sortu zen Marie Petrissans, Donoztiri Mendiburuko Bordan. Lau haurrideetarik zaharrena. Zazpi urte zituenean 1914-1918ko gerla jin zen eta arreba ttipiaz arduratu behar izan zuen; horregatik arrunt gutti ibili zen eskolan. Sehi egon zen zortzi urtez, ezkondu arte. Artetik josten ere ikasi zuen. Herritar batekin ezkondu zen 1931n (24 urte zituen). Bost urtez elkarrekin lan egin zuten Lüküzeko jauregian: senarra auto gidaria zen eta Maddi, besteak beste, sukaldaria. Ondotik Donapaleura joan ziren bizitzera eta sei haur hazi zituzten bertan. Senarrak kanpoan lan egiten zuen bitartean, Maddi etxean gelditzen zen haurrez, baratzeaz eta animaliez (behi eta urde) arduratzeko. 94 urte ukan zituenean, Donapaleuko xahar etxean sartu zen Maddi. 2009ko abenduaren 29an zendu zen Maddi Amikuzeko hiriburuan, 102 urtetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DTI-001 | 2007 | Euskal kultur erakundearen artxiboak | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute