Donostia (Gipuzkoa)

Guraso eta aiton-amonen jatorria

Guraso eta aiton-amonen jatorria Donostiako Parte Zaharrean jaio zen, Euskalerria kalean. Lehen Ensantxea deitzen zitzaion. Aita donostiarra zuen; aitaren aldeko aitona donostiarra zen eta amona Andoaingo Sorabilla auzoko baserri batekoa. Klararen ama Herrerakoa zen, aitona Altzako baserri batekoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-210-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Donostiako Parte Zaharrean jaio zen, Euskalerria kalean. Lehen Ensantxea deitzen zitzaion. Aita donostiarra zuen; aitaren aldeko aitona donostiarra zen eta amona Andoaingo Sorabilla auzoko baserri batekoa. Klararen ama Herrerakoa zen, aitona Altzako baserri batekoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ni jaio nintzen Donostiko Parte Zarrean. Bueno, Parte Zarra esaten deu, baina beti lehen zan Ensantxea. Euskal Herria kalean jaio nintzan, eta hantxe oraindik nere... nere ahizpa bizi da. Nere gurasoak, ba, aitta donostiarra zan, aitaren... ui, aitaren aldeko aitta ere donostiarra eta amona Andoaingoa zen, Sorabillakoa, baserri batekoa, eta hona etorri zien bizitzea. Eta ama zan Herrerakoa, eta bere aita Altzako baserri batekoa ere bai, Altzan. Ordun Altza zan herri txiki bat, oso oso-oso txikia, ba, hori, 4 baserri ta eliza eta besteik ez. Oain Altza beste beste gauza bat da. Eta jun zian Herrera bizitzea. Eta gero ama etorri zan Donostira eta hemen jaio nintzan ni, hor Ensantxian, oin Parte Zaharra, baino beti, betidanik hor bizi izan gea. Eta orain ere Parte Zaharrean, beste toki baten, baina bueltatu bueltatu nintzen honea. Bai, bai.

Egilea(k): Aditurekin automatikoki transkribatua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia