Donostia (Gipuzkoa)

Etxea beti beteta, igandetan; Roman Irigoien

Etxea beti beteta, igandetan; Roman Irigoien Gutxik zuten automobila. Donostiako osabak zuen, baina igandero joaten zen Altzara. Asko elkartzen ziren etxean, meriendatzeko. Izebak Martilungoak ziren. Roman Irigoien medikua ere han izaten zen, eta euskaraz irakurtzen zien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-140-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gutxik zuten automobila. Donostiako osabak zuen, baina igandero joaten zen Altzara. Asko elkartzen ziren etxean, meriendatzeko. Izebak Martilungoak ziren. Roman Irigoien medikua ere han izaten zen, eta euskaraz irakurtzen zien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai batian kotxe gutxi egoten zan?
- Oso gutxi, bai.
- Hemen Altzan zure osabak, eta gero...
- Oso gutxi, ez dakit gehiyo zian, ez dakit. Bueno, Donostiko, Altzako Altzako osabak ez zekan zea kotxia, Donostikuak zakan.
- A! Donostikuak?
- Bai, baiño hau etortzen zan, iten zuten igandero-igandero arratsaldian anai artian ta koiñauak eta hoiyek gure etxian meriendatu, beti-beti. Baiño urtian igandero. Ta festa zanian'de Altzara etortzen zian; ta etortzen zian bostetan o seiyetan, meriendatu, bapo meriendatu ta beatzitako o hamarretako bakoitza bere etxea. Bai, bai.
- Familia elkartuta.
- Bai, zeatik gaiñea, famili asko zan, zeatik nere izebak: bi anai ezkondu zian bi arrebakin, eta bestia... Haiyek zian, andriak zian Martiñekuak. Ta martiñekuak zian ba nik uste det hamabi o holakon bat. "O sea que" batzuk ta bestiak, beste koiñata ta beste koiñata eta beste... Juntatzen zian gure etxian, juntatzen zian seguru... Eta medikua, Altzako medikua, bai, Juan Mari gaitan, harek'e harek'e igandero etortzen zan. Eta beti ezautzen zuten gure etxian, ta beteta. Gaiñea esango dizut gauza bat, zeatik, aita, Juan Marin aita medikua zan berez, berez Oiyartzungua ta Altzan gelditu zan azkenengo urtera arte; eta etortzen zan gure etxea nere osabakin, igandero-igandero meza nagusira, ta meza nagusia bukatu ta gure etxea etortzen zan. Liburu bat hartu, euskerazko liburu bat gehiyenetan eta letu. Eta nere osaba hemen aitzen, eta bestia letzen. Baiño urte askotan, Juan Marin aita, don Roman, oso ezaguna da, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia