Euskara ez da zaindu behar, erabili baizik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-139-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umeentzako mezua: euskara ez zaintzeko, erabiltzeko. Ezinbestekoa da erabiltzea. Pena ematen dio euskaraz dakien umea erdaraz entzutea.
- Proiektua: Bizi dugun Antigua
- Elkarrizketatzailea(k): Joserra Duarte
- Data: 2009(e)ko ekainaren 01a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: DON-139/018
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Iker Tolosa
- Gaia(k): Iritziak , Euskara » Euskararekiko sentimendua
Transkripzioa
Ikastolako umeei behintzat, ta besteei, danai, euskera ez zaindu, erabiltzeko. Erabiltzeko. Hori da pixkat lehen esan deten indibidualismo ta gauz hoiek galtzen ari diran hortan, horrek nolabait batuko gaitula. Eta, gaiñera, ezinbestekoa dala euskeraz erabiltzea, ezta? Ni… pena haundiya ematen dit kalean edozein ume etortzen da eta “¿Qué hora es?”, eta badakizu euskeraz dakiela fijo. Eta euskeraz erantzuten diozu ta ulertzen du, ezta? Hori, euskera erabiltzea, hori igual haurran problema ez da, baiño beraiek behintzat hortan ahalegindu bihar dutela, jakinda gaiñea geo pena sentituko dutela, ba, galdu in dalako eo erreztasuna galdu dutelako eo lotsa ematen dielako eo. Eta oso inportantea dala eta altxor haundi bat dakatela eta hori erabiltzeko, klaro. Bestela, ba, auzo begira ere bai. Auzo begira pixkat… o bere inguru begira, beren ideiak eta sorkuntza ta… beraiek egin behar dute hemen aldaketa. Ordun, ba, pixkat begiratzeko besteen… beste inguruari eta ez norberari bakarrik. Auzoari begira, pentsatzeko eta sortzeko gauza berrik; guk ya ezin ditugu, baiño beraiek seguru sortuko dutela gauza berrik. Eta sortzen duten hori ez bakarrik beraientzat, baizik denentzat izan dadila.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!