Ibaetako erriberak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-138-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bizi dugun Antigua
- Elkarrizketatzailea(k): Joserra Duarte
- Data: 2009(e)ko ekainaren 01a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: DON-138/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Iker Tolosa
- Gaia(k): Bestelako kontuak » Historia orokorra , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
Beraz, historiak dira, ba, guk auzo horretan bizitzen giñala. Gero, pixkat e... egin zuten Andoaingo bide hortan... ni sortzez naiz, ba, esaten det, esan det, Teresatxokoa, Zapatarikoa eta eskubi aldea erribera ederrak zeuden. Oroitzak oso... bueno, ez zan... oso pollita zen. Dena igelez beteta. Igelak, ba... esango dek, txoriaz ere bai. Txoriak ere zian milloika. Angulak ere bai neronek ikusiak ditut Lizarriturriko etxeen aurretan, e? Eta, bueno, oso... Bueno, gaur egunean ez genuke holako gauzarik hitz egingo, ez? Lizarriturriko etxeak oain... ya hain zuzen ere gaur polideportiboa dagoen leku hortan, Bentaberriko polideportiboa dagoen leku hortan nik neronek ikusi izan ditut angulak saldoan sartzen, ibaian barrena barrena. Eta, beraz, ba, hor guk genuen artasoro bat. Porke, azken finean, gure etxea zen kale-baserri bat. Kale-baserria badakizue zer dan, langileak, bueno, beren bizitzarako behar dutena. Beren bizitzan... fabrikako langileen semea naiz ni, eta, beraz, ba, ezin genuen bizitu, eta etxean genituen txerriak, behiak, oiluak, denetatik. Eta, klaro, hortako artasoroa genun. Eta artasoro hoik Erriberan zeuden. Hortxe ibiltzen ginen gu, erribera hoietan, artua eta babarruna egin eta gure gurasoak eta aiton-amonak-eta ekartzen zuten diruakin, fabrikatik, orduan, hola bizitzen giñan. Ez zan paradisu bat, e? baiño paradisu txiki bat bai, e? Guk... Ni jaio izan naiz eta bizitu izan naiz igelen... igelen zeakin, soinuakin. Gau guztia isildu gabe pasatu zituzten miloika igelak Ibaetako erriberetan. Gaur egunen holakorik ez degu; desitxuratua gelditu da osorik. Eta, gaur, gure gizartea bezela, ba, pixkat historia hola juan da. Horixe.
Egilea(k): Aditurekin automatikoki transkribatua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!